Idoia Gatón
Gaur egun, konbergentzia hitzak hainbesteko garrantzia hartzen ari den unean, esan dezakegu euskal komunikazio taldeek ez dutela atzean gelditu nahi eta teknologia berriak eta Internetek ematen dituen aukerez baliatuz ziber-hedabide erakargarriak sortzen saiatzen ari direla. Horren adibide www.eitb.com eta www.goiena.net dira dudarik gabe.
Bi webgune horien kalitatea estatu mailako beste ziber-hedabideekin alderatuz, hobea dela deritzot. Adibide zehatz bat jartzearren, aurreko batean aztertu nuen www.antena3.com aipa daiteke. Izan ere, euskal multimedia hedabideek munduari atea zabaltzen dioten bitartean, estatuko ziber-hedabide horrek, adibidez, ez du horrelako aukerarik ematen. Hau da, eitb.com web-orria euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez irakurri dezakegu eta antena3.com, aldiz, gazteleraz bakarrik aurkitzen dugu. Horrekin esan nahi dudana zera da: nahiz eta gure eskura ditugun baliabideak eskasagoak diren, euskaraz ekoizten duten hedabideek ikaragarrizko esfortzua egiten dute punta-puntako MM&D bilakatzeko.
Multimedia komunikaziorako estrategia linguistikoen irakasgaian ikusi genuen moduan, euskarazko eskaintza benetan ugaria da. Beharbada, beste klasekideek esaten duten bezala, gehienek informazioa lehenesten dute beste eduki mota batzuen gainetik. MKM ikasleek blogetan esandakoarekin bat nator eta entretenimenduzko edukiak eskaintzen dituzten webguneak sustatuko nituzke.