http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/925195/erakusketa-montehermoson--artea-eta-ikerketa-2011/
http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/911312/tfesta-jaiaren-bideoa--tfesta-alhondigan-bilbao/
http://www.eitb.com/es/videos/detalle/926533/video-en-marcha-empresa-insercion-generar-empleo/
http://www.eitb.com/es/videos/detalle/925193/video-exposicion-montehermoso--arte-investigacion-2011/
http://www.eitb.com/es/videos/detalle/928024/video-jovenes-boise-pasaran-varias-semanas-familias-gasteiz/
http://www.eitb.com/es/videos/detalle/910576/video-exposicion-surf-museo-maritimo-bilbao/
Mostrando entradas con la etiqueta EITB. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EITB. Mostrar todas las entradas
sábado, 21 de julio de 2012
viernes, 17 de febrero de 2012
EUSKARAREN INGURUKO IKA-MIKA EITBN BETIKO KONTUA
Egunotan eztabaida berpiztu da euskarak EITBn duen agerpenaren inguruan. Izan ere, Mikel Basabek, Aralarreko kideak, Legebiltzarrera eraman du mintzagaia, eta Blanca Urgell Kultura Sailburuari eskaera bat egin dio: EITBko kazetariek euskaldunei esanak erdaraz errepikatzeko ohitura ezabatzea.
Harrezkeroztik, sarea bero-bero dago, eta hainbat iruzkin egin dira aldeko eta kontrako jarrerak erakutsiz. Hain zuzen ere, sustatu.com webguneak jasotzen dituenen artean, Blanca Urgellek berak, eta Mikel Basabek berak, egindako adierazpenak agertzen dira.
Dirudienez, Aralarreko kideak ez du argi elebidunari kortea gaztelaniaz eskatzeko ohitura estilo-liburuan jasotzen denetz. Horrela izanez gero, Basaberen esanetan, EITBko zuzendari nagusiari, kazetarien jardun horrekin amaitzeko eskatuko dio hurrengo administrazio-kontseiluan Jose Inazio Basterretxearen bitartez.
Horren harira, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuak, euskaraz esandakoa erderaz errepikatzea, EITBko administrazio kontseiluak 2005ean adostutako erabakia dela esan du. Izan ere, irizpide hori kazetariek eurek ezarri dute, eta horrela jasotzen da estilo-liburuan. Beraz, hori horrela izanez gero, Aralarrek EITBren estilo-liburuaren aldaketa eskatuko luke.
EITBk euskara eta erdara kudeatzeko aintzat hartzen dituen jarraibideak zeintzuk diren argitzea zaila da. Ahalegin horretan, EITB euskararen arduraduna den Asier Larrinaga Larrazabalenera jo dut informazio bila. Bere esanetan, EITBk ez du estilo-libururik, eta Kultura Sailburuak Legebiltzarrean egin zuen agerraldian hala esan arren, beste dokumentu batez ziharduela esan du. Hain zuzen, 2005ean EITBko Administrazio Kontseiluak batzar batean aurkeztutako eta onartutako "EITBrako hizkuntza funtsak" deritzona.
![]() |
| Mikel Basabe, Mkel Arana, Alberto Surio, Blanca Urgell (EFE) |
Euskara eta erdararen presentziaren kudeaketa, erronka konplexua eta interesgarria da aldi berean. Betiko kontua da, izan ere, 1992.urtean argitaratutako lehenengo "Euskarazko Albistegietarako Esku-liburua"n, jadanik, gaia hizpide zen. Horrela esaten zuen orduko Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusia zena, Iñaki Zarraoa Zabala: nonnahi sortzen dira kritikak eta kezkak. Ongi etorriak izan daitezen. Kritikak eta kezkak egiteko gauza den gizartea bizia da eta kezka eta kritika horiek egin eta onartzeko gauza den erakundea erakunde bizia da. Euskal Irrati-Telebista bizirik dago eta aurrerantzean ere halaxe iraun nahi du. Hala bedi!
20 urte pasa dira harrezkeroztik, eta egun komunikazio arloan murgilduta gaudenok, gauza bera pentsatzen dugu: ez dago euskaraz bizitzerik euskarazko komunikaberik gabe. Euskal Irrati eta Telebista, euskararen normalizaziorako tresna ezin egokiak izaten jarraitzen dute, eta Iñaki Zarroak esaten duen moduan, euskaldun guztiek beren aisi denbora euskaraz betetzeko, informazioa euskaraz jasotzeko eta edozein ikuskizun euskaraz dastatzeko eskubidea dute.
Eta helburu horiek betetzeko, irrati eta telebistako langile eta kazetariek lan ikaragarria egin dute eta eginkizun horretan jarraitzen dute. Horregatik, polemikatik at, kazetarien iritzia zein den jakitea gustatuko litzaidake.
Seguru nago, ez dela erraza interes profesional eta interes soziolinguistikoen artean oreka bilatzea. Are gehiago, albistegien nondik norakoak zehatz mehatz ezagutzen dugunok, badakigu kaleko lana askotan oso zaila gertatzen dela; albistearen inguruan hitz egingo duten lekukoak aurkitzea ez da lan xumea, eta horregatik, kazetariek pertsona berdinari euskaraz eta erdarazko korteak eskatzen dizkiote. Ez dago denbora galtzerik, eta euskaldun batek bi hizkuntzatan ondo moldatuz gero, kazetariari mesede handia egiten dio.
Manu Arrasate Mugerzak 1992. urtean argitaratutako lehenengo EITBko "Euskarazko Albistegietarako Esku-liburuan esaten zuen moduan, albisteak erlojua du beti etsai eta askotan kazetariak ez du lana behar bezala gertatzeko betarik izaten, nahiz inoiz denbora falta aitzakitzat ere har daitekeen.
Arestian esandako guztia kontutan hartuta, EITBko albistegietako kalitate linguistikoaren irizpideen artean, nire aburuz, funtzionaltasuna lehenetsi beharko litzateke. Ez dugu ahaztu behar, kazetari bakar batek egiten duela lan bi kateentzako. Beraz, ETB1 eta ETB2 kanalak dauden bitartean, kazetariak, jasotzen duen materialarekin, ahal duena egingo du. Dudarik gabe, lekukoei galdetzerakoan hizkuntza askatasuna errespetatu beharko litzateke. Halere, guztiz zilegia da kazetariek bi hizkuntzatan galdetzea. Elebidun izateak ez du euskara zertan kaltetzerik.
Arazoa beraz, materiala kudeatzerako garaian datorrela irizten diot. Horregatik, eta bi kate daudenez, euskarazkoa eta gaztelerazkoa, bakoitzean bakoitzak bere hizkuntzan mintzatzea hoberena izango litzatekeela iruditzen zait.
Euskaldunok eta batez ere, haur eta gazteek, hedabideen euskara izango dugu eredu. Horrexegatik, EITBk euskararen kalitatearen inguruan dituen irizpideak kezkatu egin behar gaitu, baina ez gaitezen hain zorrotzak izan, eta utz diezaiegun profesionalei bere lana egiten, guztion onurako izango baita.
Amaitzeko, Manu Arrasate Mugerzak EITBko lehenengo esku-liburuan idatzitako hitzak gogoratu nahiko nituzke: euskal gizartean egia da esaera zaharrak dioena, "zenbat buru, hainbat aburu". Hizkuntza aurrera aterako bada ordea, zerbait gehiago ere erantsi beharko genioke errefrauari, "zenbat buru, hainbat aburu", baina beti batasuna helburu.
miércoles, 21 de diciembre de 2011
Interneten ez dago hizkuntza txikirik, nahi duguna izango gara
Idoia Gaton
Atzo, Euskara eta Internet ogibide dituzten profesionalak ezagutzeko aukera ezin hobea izan nuen. Izan ere, UPV/EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean hainbat profesional aditu bildu ziren euskarazko komunitate birtualez gogoeta egiteko. Multimedia Komunikazioa Masterreko irakasleek antolatu zuten ekitaldia, eta bertara bildu ginen, halaber, masterreko ikasle guztiok mahai-inguruaren nondik-norakoak entzuteko.
Sei aditu entzutetsuk osatu zuten mahaia: Luistxo Fernandez (Sustatu.com, CodeSyntax), Lander Arbelaitz (Argia.com), Hasier Etxeberria (Zuzeu.com), Idurre Eskisabel (Berria.info), Maite Goñi (Euskaljakintza.com) eta Lontzo Sainz (Eitb.com).
Horrelako solasaldiek ideia interesgarriak entzuteko aukera eskaintzen dute, eta era berean, gogoeta egitera bultzatzen zaituzte.
Luistxo Fernandezek esan zuen moduan, sare sozialak harreman pertsonalak zabaltzeko eta indartzeko tresna baliagarriak dira; are gehiago, gaur egun ezinbesteko erremintak bilakatu dira harreman profesionalak ere ehuntzeko. Bestalde, Maite Goñik aholku gisa bota zuena aintzat hartuz, gaur egun ezinbestekoa da nork bere irudi, presentzia eta ospe digitala garatzea eta zaintzea. Izan ere, ez zara inor, sarean ez baduzu nolabaiteko izena eta izana.
Eta hori bera gertatzen zaio euskarari ere. Sarean bere presentzia sendotu eta trinkotu behar duela bizirik irauntzeko. Horretarako, adibidez, funtsezkoa izan zen Google-ek euskararen izatea aintzat hartzea. Baina, modu berean Facebook edota Twitterrek euskarazko interfazea izatea eta euskaldunek ere beren burua euskalduntzat agertzea sarearen amaraunean.
Eta hori bera gertatzen zaio euskarari ere. Sarean bere presentzia sendotu eta trinkotu behar duela bizirik irauntzeko. Horretarako, adibidez, funtsezkoa izan zen Google-ek euskararen izatea aintzat hartzea. Baina, modu berean Facebook edota Twitterrek euskarazko interfazea izatea eta euskaldunek ere beren burua euskalduntzat agertzea sarearen amaraunean.
Zorionez, demografikoki euskal komunitate birtuala txikia den arren, oso gogotsua da proiektuak aurrera ateratzen. Halaber, nahiz eta euskara hizkuntza gutxitua izan, ez dago zaharkitua eta horren erakusle Lander Arbelaitzek adierazi zuena da: wikipedian 6.000 hizkuntzetatik berrogeigarrena da euskara. Beraz, Internetekin, euskarak, hizkuntza zaharkituaren zama kentzeko aukera du.
Atzoko mahaingurua osatu zuten adituak bat zetozen ondorengo ideiarekin: hizkuntza gutxitu guztien helburua Interneten egotea izan behar du eta xede horretarako ezinbestekoa da, alde batetik, interfazeak euskaratzea eta bestetik, euskarazko edukiak sortzea.
Baina Maite Goñik esan zuen moduan, Interneten alorrean, hizkuntza guztiek daukaten zailtasunari aurre egin behar dio euskarak ere. Alabaina, erabiltzaileak ez daude sareko edukiak kontsumitzeagatik ordaintzen ohituta, eta hori, etorkizunari begira, arazo bat da.
Medio digitalek ezin dute publizitatetik bakarrik biziraun; are gutxiago administraziotik laguntzarik jasotzen ez badute. Euskarak sarean toki duin bat izan dezan ezinbesteko dira hizkuntza-politika publiko irmoak eta iraunkorrak. Eta atzo Hasier Etxeberriak, ZuZeu albistariaren sortzaileak aipatu zuen bezala "ez bagenitu bezala bizi gara". Ildo berean, Luistxo Fernandezek salatu zuen euskarazko MM&D hedabideek erakundeetatik ez dituztela apurrak ere jasotzen.
Euskarazko komunitate birtualak ehuntzeko estrategiak landu behar direla aipatu zuen Agurtzane Elorduik, ekitaldiaren antolatzaileak. Izan ere, orain arte, euskal ziber-hedabideek, gehienbat, euskarari dioten atxikimenduagatik egin dute aurrera; ez hainbeste ikuspegi estrategikoa izan dutelako.
Baina maitasuna ez da aski euskara sare sozialetan txertatzeko. Alegia, medioa edozein delarik ere, kalean gaztelaniaz egiten duenak interneten ere halaxe egiten du. Eta horrek eragin biderkatzailea du, gazte horiekin harremanetan jartzen diren euskaldunek ere gaztelania erabiliko dutelako, nahiz azken horiek egunerokoan euskaraz gehiago aritu. Errealitate soziolinguistikoak erakusten du gazteek gaztelera lehenesten dutela Facebook, Tuenti eta Twitter bezalako sareak erabiltzen dituztenean. Beraz, medioak ez du ezer aldatzen eta kalean gazteleraz egiten baduzu Interneten ere gazteleraz egingo duzu.
Gauzak horrela, argi dago testuinguru zaila duela euskarak sarean. Kontuk kontu, zeinek esan, euskara guk nahi duguna izango da etorkizunean. Geure esku dago.
miércoles, 14 de diciembre de 2011
Kalitatea oinarri MM&D euskarazko hedabideen eskaintzan
Idoia Gatón
Gaur egun, konbergentzia hitzak hainbesteko garrantzia hartzen ari den unean, esan dezakegu euskal komunikazio taldeek ez dutela atzean gelditu nahi eta teknologia berriak eta Internetek ematen dituen aukerez baliatuz ziber-hedabide erakargarriak sortzen saiatzen ari direla. Horren adibide www.eitb.com eta www.goiena.net dira dudarik gabe.
Bi webgune horien kalitatea estatu mailako beste ziber-hedabideekin alderatuz, hobea dela deritzot. Adibide zehatz bat jartzearren, aurreko batean aztertu nuen www.antena3.com aipa daiteke. Izan ere, euskal multimedia hedabideek munduari atea zabaltzen dioten bitartean, estatuko ziber-hedabide horrek, adibidez, ez du horrelako aukerarik ematen. Hau da, eitb.com web-orria euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez irakurri dezakegu eta antena3.com, aldiz, gazteleraz bakarrik aurkitzen dugu. Horrekin esan nahi dudana zera da: nahiz eta gure eskura ditugun baliabideak eskasagoak diren, euskaraz ekoizten duten hedabideek ikaragarrizko esfortzua egiten dute punta-puntako MM&D bilakatzeko.
Multimedia komunikaziorako estrategia linguistikoen irakasgaian ikusi genuen moduan, euskarazko eskaintza benetan ugaria da. Beharbada, beste klasekideek esaten duten bezala, gehienek informazioa lehenesten dute beste eduki mota batzuen gainetik. MKM ikasleek blogetan esandakoarekin bat nator eta entretenimenduzko edukiak eskaintzen dituzten webguneak sustatuko nituzke.
Euskara eta hedabideak: audientzia erreala eta potentzialaren arteko gatazka
Idoia Gatón
Datuei erreparatzen badiegu, euskarazko hedabideen eskaintza igo egin dela esan dezakegu. Halaber, euskara irakurtzeko eta irrati-telebista entzuteko gai diren pertsonen kopurua ere handitu da. Benetan zoragarria eta pozgarria da Euskal Herrian euskarazko hedabideetan lan egin nahi dugunontzat horren berri izatea. Baina datuak datu errealitatea ez da inondik ere gozoa eta krisi garaiari aurre egiteaz gain , euskarak bestelako erronkak ere baditu multimedia komunikazioaren unibertsoan.
Nahiz eta euskarak azken urteotan 200.000 hiztun irabazi dituen, kontsumoaren igoera ez da hein berekoa izan. Hau da, audientzia erreala (egiazkoa) eta potentzialaren (izan litekeena) arteko zuloa benetan handia da. Zergatik gertatzen da hori? Zergatik nahiago du jendeak nahiz eta euskaraz jakin gaztelaniazko, frantseseko edo ingeleseko multimedia hedabideak erabili? Nire aburuz, hor dago koska.
Euskara ardatz duten komunikabideek benetako hausnarketa egin beharko lukete bi galdera hauen inguruan. Nire burua adibide gisa jarriz, esan dezaket, txikitatik ikastolara joaten ginenok marrazki bizidunak euskaraz kontsumitzera ohituta gaudela. Izan ere, gaur egun, arraroa egiten zaigu beste hizkuntza batean entzutea. Baina eduki horretaz aparte, euskara produktuen kontsumoa gazteen artean ez da hain handia.
Are gehiago, Joselu Blancoren hitzaldia (azaroaren 23an EITBko egoitzan Joselu Blancorekin egon ginen Multimedia Masterreko ikasleak) entzun ondoren, ideia hori berretsi nuen. ETBko programazioaren arduradunak esandakoaren arabera etb3k gazteen artean arrakasta handia duen katea da, batez ere, marrazkiak ematen dituelako. Baina behin nerabeak bestelako edukiak kontsumitzen hasten direnean, euskara alde batera uzten dutela dirudi.
Eta hori da, hain zuzen ere, Internet eta sare sozialetan gertatzen ari dena. Web 2.0 deritzona munduarekin harremanetan jartzeko atea denez, nahiago dute erabilera gaztelaniaz ala ingelesez egitea mezua ahalik eta jende gehiagorengana ailega dadin.
Beraz, nahiz eta euskarazko hedabideak aro berriak eskatzen duenari primeran egokitu diren, ahalegin handiak egin behar dituzte audientzia potentzial hori bereganatzeko. Eta xede horretarako ezinbestekoa da alde batetik euskararen normalizazioak duen garrantzia aintzat hartzea eta bestetik, administrazioen eta hedabideen arteko elkarkidetza sustatzea.
jueves, 27 de octubre de 2011
Goiena Komunikazio Taldea konbergentzia mediatikoaren eredu ezin hobea
Idoia Gaton
Hedabideak eta konbergentzia mintegian, besteak beste, Iban Aranzabalek parte hartu zuen. Goiena Komunikazio Taldeko arduradunak garbi utzi zuen nola eman behar zen konbergentzia hedabideetan. Izan ere, beraiek martxan jarritako plan estrategikoak zuzen-zuzenean konbergentziaren 4 mugarrietan eragina izan du. Ainara Larrondok "EITB aro digitalean" liburuan aipatzen duen moduan, ikertzaileek lau konbergentzia-dimentsio nagusi zehaztu dituzte; teknologiak, enpresa, profesionalak eta edukiak. 4 eremu hauek aintzat hartuta, Iban Aranzabalek primeran azaldu zuen nola Goienak konbergentzia multimediarako ezinbesteko mugarri hauek landu zituen.
Non ez den arazorik ematen, teknologiaren esparruan da. Hedabide guztiak dakite multimedia izaera hartu behar dutela. Internetek aldaketak ekarri ditu, eta sortu diren ziberhedabideek telebistako irudia, irratiko audioa, prentsako informazio idatzia eta grafikoak mezu bakar batean bateratzen dituzte. Goiena Komunikazio Taldeko langile guztiak teknologia berrietan trebatuak dira, tresna guztiak menperatzen dituzte.
Amaitzeko, hitzaldian parte hartu zuten adituen iruzkin batzuk aipatuko ditut "Hedabideak eta konbergentzia" mintegiaren inguruan egindako lana osatzeko eta era berean, irakurlearengan hausnarketa eraginarazteko.
Antonio Manfredi: "La convergencia es necesaria y hay que afrontarla".
Jordi Lucea: "La crisis es una oportunidad".
Mr. Ian Small: "The future is difficult to predict".
Ivan John Erdal: "We have to develop the web journalism".
Ramon Salaverria: "La credibilidad no depende de la plataforma. La marca es una y la presencia múltiple".
| Iban Aranzabal |
Hedabideak eta konbergentzia mintegian, besteak beste, Iban Aranzabalek parte hartu zuen. Goiena Komunikazio Taldeko arduradunak garbi utzi zuen nola eman behar zen konbergentzia hedabideetan. Izan ere, beraiek martxan jarritako plan estrategikoak zuzen-zuzenean konbergentziaren 4 mugarrietan eragina izan du. Ainara Larrondok "EITB aro digitalean" liburuan aipatzen duen moduan, ikertzaileek lau konbergentzia-dimentsio nagusi zehaztu dituzte; teknologiak, enpresa, profesionalak eta edukiak. 4 eremu hauek aintzat hartuta, Iban Aranzabalek primeran azaldu zuen nola Goienak konbergentzia multimediarako ezinbesteko mugarri hauek landu zituen.
| Jordi Lucea Iñigo Herce, Antonio Manfredi |
Lehenik eta behin, argi utzi zuen, nahiz eta Goeina Komunikazio Taldeak 4 hedabide dituen, irrati, telebista, prentsa eta Internet, marka bateratua dela. EITBren kasuarekin alderatuz, adibidez, telebista ez da Internetengandik gailentzen, eta konbergentziarako bidean EITB bezalako komunikazio-talde batean izarrak egotea oztopo bat bihurtzen da. Mezu hori helarazi zigun Iñigo Herce, eitb.com-en arduradunak.
Era berean, enpresari dagokionez, langile guztiak leku bakarra partekatzen dute. Marka bezala, erredakzioa ere bateratua da. Are gehiago, estilo liburua bakarra ere bada.
Bigarrenik, erredakzioan erreparatzen badugu, hau da, profesionaletan, Iban Aranzabalek esan zuen, Goiena Komunikazio Taldean parte hartzen duten kazetariak hainbat plataformatan trabarik gabe lan egiten duten profesionalak direla, kazetari multimediak deritzonak. Beraz, argi dago, konbergentziak profesionalen profilaren aldaketa dakarrela. Kazetarien balioaniztasuna azpimarratzen da gehienbat eta monomedia-profiletik bimedia-profilera pasatzen da.
Baina komunikazio talde guztiek ez daukate iritzi berbera gai honi buruz eta enpresa publiko eta pribatuaren arteko diferentzia ikusi ahal izan genuen mintegian.
| Hedabideak eta konbergentzia mintegiko partaideak |
Alde batetik, Iban Aranzabalek, Goiena Komunikazio Taldeko langileen gaztetasuna gailendu zuen. Komunikazio-talde honetarako ezinbesteko baldintza izan behar zuen konbergentzia multimedia lortzeko gazteek teknologiarako trebezia baitute. Enpresa publikoen arduradunak berriz, ez zuten horrelako adierazpenik egin beraien kontra doalako, batik bat. Denok baitakigu, enpresa publikoen batezbesteko adina ez dela txikia. Hala eta guztiz ere, bai RTVA, bai 324cat, bai EITB-ko arduradunek argi zuten etorkizuna gazteena zela. Iñigo Hercek esan zuen moduan "hoy el padre pregunta al hijo".
Beharbada eztabaida gehien sortzen duen puntua kazetarien betekizunari dagokiona da. Komunikazio-talde publikoek pentsatzen dute hedabide bakoitzak bere erritmoa duela eta beraz, jantzi propioa izan behar duela bai euskarriari begiratuz bai kazetarie erreparatuz ere. Iñigo Herceren "no creemos en el hombre orquesta, esto es imposible" iruzkina aproposa da beraien iritzia zein den ikusteko. Lankidetzan sinesten dute, ez ordea kazetari batek plataforma desberdinentzako lan egitea.
Horrela, konbergentzirako bidean, enpresa publikoek beste oztopo bat aurkitzen dute, kazetarien betekizuna zein izan behar duen mugatzerako orduan.
Azkenik, konbergentzia mediatiko honetan cross-media kontzeptua agertzen da, hau da, edukiak hainbat plataformentzako ekoiztea. Eta helburu hau lortzeko Iñigo Hercek mahai bakarraren alde egiten du. Hau da, euskarrien arteko koordinazio sustatzea. Baina koordinazioa ez da bakarrik lankidetzan eutsi behar, eduki zuzendari bakarra egon beharko luke konbergentzia egokia lortzeko, Goiena Komunikazio Taldeak egin duen moduan.
Amaitzeko, hitzaldian parte hartu zuten adituen iruzkin batzuk aipatuko ditut "Hedabideak eta konbergentzia" mintegiaren inguruan egindako lana osatzeko eta era berean, irakurlearengan hausnarketa eraginarazteko.
![]() |
| Jordi Lucea (324cat) |
| Antonio Manfredi (RTVA) |
![]() |
| Mr. Ian Small from BBC Scotland |
![]() |
| Ramon Salaverria |
| Ivan John Erdal from Norway |
Antonio Manfredi: "La convergencia es necesaria y hay que afrontarla".
Jordi Lucea: "La crisis es una oportunidad".
Mr. Ian Small: "The future is difficult to predict".
Ivan John Erdal: "We have to develop the web journalism".
Ramon Salaverria: "La credibilidad no depende de la plataforma. La marca es una y la presencia múltiple".
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







