Erreportaje baten planifikazioan eta sorkuntzan hainbat prozedura-urrats aurreikusi behar dira produktu borobila eta bikaina lortzeko. Grabazioarekin hasi aurretik xehetasun anitz hartu behar ditugu kontutan kalitatezko erreportaje bat egin nahi badugu. Besteak beste, erabaki linguistiko-diskurtsiboak.
Testuak ezinbesteko funtzioa betetzen du erreportajean eta horregatik egileak argi eta garbi izan behar du zein den testu mota bakoitzaren betebeharra. Garrantzi gutxiko zerbait dirudien arren, erreportajearen garapenean estrategia diskurtsiboak nahitaezkoak dira gaia aukeratzen dugunetik edizio momentua arte.
Betiko kontuak izan dira hauek, baina gaur egun, Internet eta teknologia berrien eraginez, erreportajearen ezaugarriak aldatu egin dira eta beraz, estrategia diskurtsiboak ere testuinguru berrira egokitu behar ditugu.
Erreportaje tradizionala erreportaje multimedia bilakatu da. Generoaren xedea eta esentzia trinko mantentzen dira baina elementu berriak agertzen dira: hipertestualitatea, multimediatasuna eta interaktibotasuna.
Internet-ekin garai berri bat zabaldu da eta erreportajearen generoa medio berrira moldatu egin da. Produktua lineala izatetik multilineala izatera pasa da, hau da, hipertestuala bilakatu da eta horregatik ibilbide desberdinak aurreikusi behar ditugu. Halaber, erabiltzaileak askatasun osoa dauka gura duen moduan eskainitakoa kontsumitzeko.
Interneten beste ezaugarrietako bat multimediatasuna da. Baliabide desberdinak uztartu ditzakegu sarean; bideoa, audioa, argazkia, infografia eta testua. Horrek aberastu egiten du erreportajea, baina era berean, zailtasunak dakartza estrategia linguistiko-diskurtsiboak hartzerakoan testua euskarri guztietara moldatu behar baitugu.
Internetek aukera berri bat eskaintzen du; erreportajearen inguruan eztabaidatu. Erabiltzaileak bere iritzia eman dezake kontsumitutakoaren inguruan eta iruzkinak eskegi sarean. Beraz, kazetaritza mezuaren izaera itxia desagertu egin da eta produktu ireki bat izatera pasa da. Horren ondorioz, interaktibotasunaren kontzeptua agertzen da, egilearen eta erabiltzailearen arteko komunikazioa zuzenagoa eginez. Baina Liliam Marrerok esaten duen moduan, "la interactividad no se da desde el mensaje sino del medio".
Erreportaje multimediaren bereizgarriak aztertu eta gero, esan dezakegu, Interneten testu bat sortzerakoan eta sarean behar bezala kokatzeko, aintzat hartu beharreko estrategia eta erabaki linguistiko-diskurtsibo garrantzitsuenak, hipertestuaren antolakuntza integratu, baliabide multimedien kudeaketa eta elkarreraginaren ustiatzearekin zerikusia dutela.
Erreportaje multimediak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario