jueves, 27 de octubre de 2011

Goiena Komunikazio Taldea konbergentzia mediatikoaren eredu ezin hobea

Idoia Gaton


Iban Aranzabal


Hedabideak eta konbergentzia mintegian, besteak beste, Iban Aranzabalek parte hartu zuen. Goiena Komunikazio Taldeko arduradunak garbi utzi zuen nola eman behar zen konbergentzia hedabideetan. Izan ere, beraiek martxan jarritako plan estrategikoak zuzen-zuzenean konbergentziaren 4 mugarrietan eragina izan du. Ainara Larrondok "EITB aro digitalean" liburuan aipatzen duen moduan, ikertzaileek lau konbergentzia-dimentsio nagusi zehaztu dituzte; teknologiak, enpresa, profesionalak eta edukiak. 4 eremu hauek aintzat hartuta, Iban Aranzabalek primeran azaldu zuen nola Goienak konbergentzia multimediarako ezinbesteko mugarri hauek landu zituen.


Jordi Lucea Iñigo Herce, Antonio Manfredi
Lehenik eta behin, argi utzi zuen, nahiz eta Goeina Komunikazio Taldeak 4 hedabide dituen, irrati, telebista, prentsa eta Internet, marka bateratua dela. EITBren kasuarekin alderatuz, adibidez, telebista ez da Internetengandik gailentzen, eta konbergentziarako bidean EITB bezalako komunikazio-talde batean izarrak egotea oztopo bat bihurtzen da. Mezu hori helarazi zigun Iñigo Herce, eitb.com-en arduradunak.

Era berean, enpresari dagokionez, langile guztiak leku bakarra partekatzen dute. Marka bezala, erredakzioa ere bateratua da. Are gehiago, estilo liburua bakarra ere bada.

Bigarrenik, erredakzioan erreparatzen badugu, hau da, profesionaletan, Iban Aranzabalek esan zuen, Goiena Komunikazio Taldean parte hartzen duten kazetariak hainbat plataformatan trabarik gabe lan egiten duten profesionalak direla, kazetari multimediak deritzonak. Beraz, argi dago, konbergentziak profesionalen profilaren aldaketa dakarrela. Kazetarien balioaniztasuna azpimarratzen da gehienbat eta monomedia-profiletik bimedia-profilera pasatzen da. 

Baina komunikazio talde guztiek ez daukate iritzi berbera gai honi buruz eta enpresa publiko eta pribatuaren arteko diferentzia ikusi ahal izan genuen mintegian.

Hedabideak eta konbergentzia mintegiko partaideak
Alde batetik, Iban Aranzabalek, Goiena Komunikazio Taldeko langileen gaztetasuna gailendu zuen. Komunikazio-talde honetarako ezinbesteko baldintza izan behar zuen konbergentzia multimedia lortzeko gazteek teknologiarako trebezia baitute. Enpresa publikoen arduradunak berriz, ez zuten horrelako adierazpenik egin beraien kontra doalako, batik bat. Denok baitakigu, enpresa publikoen batezbesteko adina ez dela txikia. Hala eta guztiz ere, bai RTVA, bai 324cat, bai EITB-ko arduradunek argi zuten etorkizuna gazteena zela. Iñigo Hercek esan zuen moduan "hoy el padre pregunta al hijo".

Beharbada eztabaida gehien sortzen duen puntua kazetarien betekizunari dagokiona da. Komunikazio-talde publikoek pentsatzen dute hedabide bakoitzak bere erritmoa duela eta beraz, jantzi propioa izan behar duela bai euskarriari begiratuz bai kazetarie erreparatuz ere. Iñigo Herceren "no creemos en el hombre orquesta, esto es imposible" iruzkina aproposa da beraien iritzia zein den ikusteko. Lankidetzan sinesten dute, ez ordea kazetari batek plataforma desberdinentzako lan egitea.

Horrela, konbergentzirako bidean, enpresa publikoek beste oztopo bat aurkitzen dute, kazetarien betekizuna zein izan behar duen mugatzerako orduan. 

Non ez den arazorik ematen, teknologiaren esparruan da. Hedabide guztiak dakite multimedia izaera hartu behar dutela. Internetek aldaketak ekarri ditu, eta sortu diren ziberhedabideek telebistako irudia, irratiko audioa, prentsako informazio idatzia eta grafikoak mezu bakar batean bateratzen dituzte. Goiena Komunikazio Taldeko langile guztiak teknologia berrietan trebatuak dira, tresna guztiak menperatzen dituzte. 

Azkenik, konbergentzia mediatiko honetan cross-media kontzeptua agertzen da, hau da, edukiak hainbat plataformentzako ekoiztea. Eta helburu hau lortzeko Iñigo Hercek mahai bakarraren alde egiten du. Hau da, euskarrien arteko koordinazio sustatzea. Baina koordinazioa ez da bakarrik lankidetzan eutsi behar, eduki zuzendari bakarra egon beharko luke konbergentzia egokia lortzeko, Goiena Komunikazio Taldeak egin duen moduan.


Amaitzeko, hitzaldian parte hartu zuten adituen iruzkin batzuk aipatuko ditut "Hedabideak eta konbergentzia" mintegiaren inguruan egindako lana osatzeko eta era berean, irakurlearengan hausnarketa eraginarazteko.
Jordi Lucea (324cat)
Antonio Manfredi (RTVA)
Mr. Ian Small  from BBC Scotland


Ramon Salaverria
Ivan John Erdal from Norway



Antonio Manfredi: "La convergencia es necesaria y hay que afrontarla".
Jordi Lucea: "La crisis es una oportunidad".
Mr. Ian Small: "The future is difficult to predict".
Ivan John Erdal: "We have to develop the web journalism".
Ramon Salaverria: "La credibilidad no depende de la plataforma. La marca es una y la presencia múltiple".

No hay comentarios:

Publicar un comentario