Konbergentzia mediatikoa ulertzeko, bizi dugun krisi garaian erreparatu behar dugu. Ramon Salaverriak esan zuen bezala “la cosa está muy malita”.
Ni bat nator berak esandakoarekin. 8 urtez hedabideetan lanean egon naizenez, esan dezaket, azkeneko 2 urteak benetan gogorrak izan direla bai telebista, irrati eta prentsa idatziarentzat. Lanpostu ugari suntsitu dira denbora laburrean.
Estatu mailan krisia hasi zenean, nik, inuzente hori, pentsatu nuen, komunikabideek ez zutela inongo estutasunik pairatuko, informazioa ezinbezteko zerbait zelako gizartearentzat. Huts egin nuen guztiz. Hedabideak publizitatetik bizi dira eta enpresek dirurik ez badute iragarkietan inbertitzeko, komunikabideen diru sarrera murriztu egiten da. Baina Ramon Salaverriak botatako beste iruzkin bat hartuz, “la fiesta va por barrios”, krisiak ez dio hedabide guztiei neurri berean eragin eta Interneten eraginez sortzen ari diren hedabide digitalak horren isla dira.
Hedabide inprimatuak beheraka doazen bitartean, digitalak goraka. Are gehiago, batzuek esaten dute, egunkaria, prentsa inprimatu moduan desagertu egingo dela. Badaude, jada, kasu batzuk, Salaverria jaunak aipatu zuen “Rocky Mountain News” ena, adibidez, non 150 urte ondoren, 2009. urtean itxi behar izan zuen. Eta “News of the world”en kasua ere hor daukagu. Jakin badakit, egunkari honen amaieraren atzean bestelako arrazoiak zeudela, baina nik hein batean krisiaren kontua ere badagoela deritzot.
Beraz, bai krisia eta bai Internet ere, biak, konbergentzia mediatikoaren eragileak izan direla ondorioztatu dezakegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario