jueves, 15 de diciembre de 2011

ZUZEU euskarazko ziber-hedabideen kalitatearen adibide

Idoia Gaton

Euskal Herriko MM&D hedabideek nagusiki bi erronkari egin behar diote aurre. Alde batetik, multimedia aro berrira egokitu behar dute eta bestetik, euskarazko komunikazioa sustatu behar dute. ZUZEU, euskaldunon albisteri horizontalak, bi eginkizun horiek argi eta garbi betetzen ditu. 
Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa den jarrera dinamikoa suspertzeaz gain, kalitatezko produktuak ekoizten dituela esan dezakegu. Horrela, www.naiara-multimedia.blogspot.com blogean adierazten den bezala ZUZEUk “jarrera aktiboa bultzatzen du eta euskaraz idazten trebatzeko erraminta ezin hobea da”.
Era berean, ZUZEU eta antzeko webguneek argi uzten dute, euskaraz ekoitzitako produktuak badirela eta kalitate onekoak direla gainera. zuzeu.com-en kasuan, puri-purian dauden gaiak jorratzen dituzte eta xehetasun hori aipatutako kalitatearen adierazle izango litzateke.

Blog formatuaz baliatzen den web-orri honek sarean gai ezberdinez aritzea ahalbidetzen du. Testuak euskara maila onean eta batuan idatziak daude eta sare sozialak  ere erabiltzen ditu (Facebook, Twitter) hartzailearekin feedback-a sortzeko. Interaktibotasun handiko ziber-hedabide bat da eta komunikazio eredu dinamikoa, berritzailea eta erakargarria sustatzen du zuzeu.com

Hala ere hutsuneak ere baditu, eta multimedia baliabideak zehaztasun handiagoarekin erabili daitezkeela deritzot. Adibidez, webgunearen diseinua gehiago zaindu daiteke testua justifikatuz. Itxura aldetik txukunagoa geldituko litzateke.



Dudarik gabe, ZUZEU bezalako hedabideak beharrezkoak dira euskal kultura eta euskara gure artean finkatzeko eta munduan zehar zabaltzeko.

ZuZeu webguneari buruzko azterketa gehiago egin dira eta hemen aurkitu ditzakezue, nire aburuz, oso interesgarriak direnak:






No hay comentarios:

Publicar un comentario