jueves, 27 de octubre de 2011

Goiena Komunikazio Taldea konbergentzia mediatikoaren eredu ezin hobea

Idoia Gaton


Iban Aranzabal


Hedabideak eta konbergentzia mintegian, besteak beste, Iban Aranzabalek parte hartu zuen. Goiena Komunikazio Taldeko arduradunak garbi utzi zuen nola eman behar zen konbergentzia hedabideetan. Izan ere, beraiek martxan jarritako plan estrategikoak zuzen-zuzenean konbergentziaren 4 mugarrietan eragina izan du. Ainara Larrondok "EITB aro digitalean" liburuan aipatzen duen moduan, ikertzaileek lau konbergentzia-dimentsio nagusi zehaztu dituzte; teknologiak, enpresa, profesionalak eta edukiak. 4 eremu hauek aintzat hartuta, Iban Aranzabalek primeran azaldu zuen nola Goienak konbergentzia multimediarako ezinbesteko mugarri hauek landu zituen.


Jordi Lucea Iñigo Herce, Antonio Manfredi
Lehenik eta behin, argi utzi zuen, nahiz eta Goeina Komunikazio Taldeak 4 hedabide dituen, irrati, telebista, prentsa eta Internet, marka bateratua dela. EITBren kasuarekin alderatuz, adibidez, telebista ez da Internetengandik gailentzen, eta konbergentziarako bidean EITB bezalako komunikazio-talde batean izarrak egotea oztopo bat bihurtzen da. Mezu hori helarazi zigun Iñigo Herce, eitb.com-en arduradunak.

Era berean, enpresari dagokionez, langile guztiak leku bakarra partekatzen dute. Marka bezala, erredakzioa ere bateratua da. Are gehiago, estilo liburua bakarra ere bada.

Bigarrenik, erredakzioan erreparatzen badugu, hau da, profesionaletan, Iban Aranzabalek esan zuen, Goiena Komunikazio Taldean parte hartzen duten kazetariak hainbat plataformatan trabarik gabe lan egiten duten profesionalak direla, kazetari multimediak deritzonak. Beraz, argi dago, konbergentziak profesionalen profilaren aldaketa dakarrela. Kazetarien balioaniztasuna azpimarratzen da gehienbat eta monomedia-profiletik bimedia-profilera pasatzen da. 

Baina komunikazio talde guztiek ez daukate iritzi berbera gai honi buruz eta enpresa publiko eta pribatuaren arteko diferentzia ikusi ahal izan genuen mintegian.

Hedabideak eta konbergentzia mintegiko partaideak
Alde batetik, Iban Aranzabalek, Goiena Komunikazio Taldeko langileen gaztetasuna gailendu zuen. Komunikazio-talde honetarako ezinbesteko baldintza izan behar zuen konbergentzia multimedia lortzeko gazteek teknologiarako trebezia baitute. Enpresa publikoen arduradunak berriz, ez zuten horrelako adierazpenik egin beraien kontra doalako, batik bat. Denok baitakigu, enpresa publikoen batezbesteko adina ez dela txikia. Hala eta guztiz ere, bai RTVA, bai 324cat, bai EITB-ko arduradunek argi zuten etorkizuna gazteena zela. Iñigo Hercek esan zuen moduan "hoy el padre pregunta al hijo".

Beharbada eztabaida gehien sortzen duen puntua kazetarien betekizunari dagokiona da. Komunikazio-talde publikoek pentsatzen dute hedabide bakoitzak bere erritmoa duela eta beraz, jantzi propioa izan behar duela bai euskarriari begiratuz bai kazetarie erreparatuz ere. Iñigo Herceren "no creemos en el hombre orquesta, esto es imposible" iruzkina aproposa da beraien iritzia zein den ikusteko. Lankidetzan sinesten dute, ez ordea kazetari batek plataforma desberdinentzako lan egitea.

Horrela, konbergentzirako bidean, enpresa publikoek beste oztopo bat aurkitzen dute, kazetarien betekizuna zein izan behar duen mugatzerako orduan. 

Non ez den arazorik ematen, teknologiaren esparruan da. Hedabide guztiak dakite multimedia izaera hartu behar dutela. Internetek aldaketak ekarri ditu, eta sortu diren ziberhedabideek telebistako irudia, irratiko audioa, prentsako informazio idatzia eta grafikoak mezu bakar batean bateratzen dituzte. Goiena Komunikazio Taldeko langile guztiak teknologia berrietan trebatuak dira, tresna guztiak menperatzen dituzte. 

Azkenik, konbergentzia mediatiko honetan cross-media kontzeptua agertzen da, hau da, edukiak hainbat plataformentzako ekoiztea. Eta helburu hau lortzeko Iñigo Hercek mahai bakarraren alde egiten du. Hau da, euskarrien arteko koordinazio sustatzea. Baina koordinazioa ez da bakarrik lankidetzan eutsi behar, eduki zuzendari bakarra egon beharko luke konbergentzia egokia lortzeko, Goiena Komunikazio Taldeak egin duen moduan.


Amaitzeko, hitzaldian parte hartu zuten adituen iruzkin batzuk aipatuko ditut "Hedabideak eta konbergentzia" mintegiaren inguruan egindako lana osatzeko eta era berean, irakurlearengan hausnarketa eraginarazteko.
Jordi Lucea (324cat)
Antonio Manfredi (RTVA)
Mr. Ian Small  from BBC Scotland


Ramon Salaverria
Ivan John Erdal from Norway



Antonio Manfredi: "La convergencia es necesaria y hay que afrontarla".
Jordi Lucea: "La crisis es una oportunidad".
Mr. Ian Small: "The future is difficult to predict".
Ivan John Erdal: "We have to develop the web journalism".
Ramon Salaverria: "La credibilidad no depende de la plataforma. La marca es una y la presencia múltiple".

martes, 25 de octubre de 2011

KONBERGENTZIA MEDIATIKOA

Konbergentzia mediatikoa ulertzeko, bizi dugun krisi garaian erreparatu behar dugu. Ramon Salaverriak esan zuen bezala “la cosa está muy malita”.  

Ni bat nator berak esandakoarekin. 8 urtez hedabideetan lanean egon naizenez, esan dezaket, azkeneko 2 urteak benetan gogorrak izan direla bai telebista, irrati eta prentsa idatziarentzat. Lanpostu ugari suntsitu dira denbora laburrean.
Estatu mailan krisia hasi zenean, nik, inuzente hori, pentsatu nuen, komunikabideek ez zutela inongo estutasunik pairatuko, informazioa ezinbezteko zerbait zelako gizartearentzat. Huts egin nuen guztiz. Hedabideak publizitatetik bizi dira eta enpresek dirurik ez badute iragarkietan inbertitzeko, komunikabideen diru sarrera murriztu egiten da. Baina Ramon Salaverriak botatako beste iruzkin bat hartuz, “la fiesta va por barrios”, krisiak ez dio hedabide guztiei neurri berean eragin eta Interneten eraginez sortzen ari diren hedabide digitalak horren isla dira. 

Hedabide inprimatuak beheraka doazen bitartean, digitalak goraka. Are gehiago, batzuek esaten dute, egunkaria, prentsa inprimatu moduan desagertu egingo dela. Badaude, jada, kasu batzuk, Salaverria jaunak aipatu zuen “Rocky Mountain News” ena, adibidez, non 150 urte ondoren, 2009. urtean itxi behar izan zuen. Eta “News of the world”en kasua ere hor daukagu. Jakin badakit, egunkari honen amaieraren atzean bestelako arrazoiak zeudela, baina nik hein batean krisiaren kontua ere badagoela deritzot. 


Beraz, bai krisia eta bai Internet ere, biak, konbergentzia mediatikoaren eragileak izan direla ondorioztatu dezakegu.




martes, 11 de octubre de 2011

KIROL ALBISTEA

Vettel 2.urtez munduko txapelduna



Sebastian Vettel munduko txapeldun aldarrikatu da Suzukako zirkuituan. Hirugarren bukatu du Japoniako  Sari Nagusian Button eta Alonsoren atzetik. Red Bulleko gidaria ez du lasterketa irabazi, baina titulua eskuratu du bigarrenez.



24 urterekin, alemaniarra, Formula bateko gidaririk gazteena bilakatu da, Fernando Alonso ordezkatuz. Puntu bat besterik ez zuen behar berriro munduko txapelduna izateko. 2009an Txinan lortu zuen lehenengoz munduko txapeldunaren titulua.



                                              BBC kateari eskainitako hitzak




                                              
    

lunes, 10 de octubre de 2011

LISKARRA SAREAN

Idoia Gaton
Ana Pastor


Ana Pastor, TVEko kazetariak, eta Angel Minguez, PPko kideak liskarra izan dute sarean. Politikariak twitterren egindako iruzkin batek aurkezlea sumindu egin du. PPko kideak twiterreko jarraitzaileei honako galdera honi erantzutea eskatu die: zein izango da Ana Pastorren etorkizuna 20n emaitzen ondoren?


Angel Minguez



Ana Pastorrek tweet honekin erantzun dio: zer esan nahi duzu? Informazio ona erabiltzen duzu? Era berean esan du, harritzekoa dela duen erantzukizunarekin horrelako iruzkinak egitea.

Angel Minguezek barkamena eskatu dio sare sozialean eta txantxetan zebilela esan du, edozein lagunari egingo liezaiokeen broma dela. 




jueves, 6 de octubre de 2011

Agur Steve Jobs

Benetan merezi du Steve Jobsek Stanforden 2005ean emandako hitzaldia entzutea. Hausnarketa egitera bultzatzen zaitu. Tipo harrigarria benetan. 





Gauza anitz harritzen naute bizitzan, gehienetan era gozoan eta pozgarrian. Leku zoragarri hau ezagutu nuenean bezalaxe. 

miércoles, 5 de octubre de 2011

HTML KODEA

html kodea erabiltzen
Vozme, tresna berri bat denbora pasatzeko, momentuz ez diot beste funtzio garrantzitsuagorik aurkitu



martes, 4 de octubre de 2011

Bigarren eguna web 2.0 munduan!

Benetan harrigarria izan da gaurko eguna. Informazio ugari beharbada, orain arte gauza gutxi nekizkien web 2.0 munduari buruz eta egia esan ezin naiz aditua bihurtu ordu pare batzuetan. Noizbait ziberkazetaria izatera ailegatuko ahal naiz? Hori ikustear dago! Momentuz, ttipi-ttapa, ibiltzen hasi naiz.yfrog.com/nygqqxj http://multimediakomunikazioa.info/

lunes, 3 de octubre de 2011

Unibertsitatean 31 urterekin

Ongi etorri nire blogera!


Berria naiz saltsa hauetan, espero dut denborarekin ondo moldatzea eta gauzak interesgarriak egitea. Bizitzan gauza guztiak bere denbora behar dute ezta?