miércoles, 28 de diciembre de 2011

Akelarre gaua. Nor da Graxiana?

Zugarramurdiko leizean akelarre bat ospatuko da. Maddi bere lagunekin geratu da bertan gaua pasatzeko. Bere logelan dago gau berezi honetarako dotore jartzen, baina... bat-batean... Zerbaitek izutu egin du! Graxiana? Nor ote da Graxiana?


Zer gertatuko zaie Graxiana eta bere lagunari? Aintzinako sorginen modura harrapatu eta erre egingo dituzte? Interneten 'trending topic' bihurtuko dira? edo Youtubeko erregin?



Ea ba zer bururatzen zaizuen! Gogoratu zuen iritzia funtsezkoa da Graxianaren etorkizuna zein izango den erabakitzeko!

Youtuben entzungai ere: http://bit.ly/vayVJW

miércoles, 21 de diciembre de 2011

Zinebi Express-en inguruan egindako erreportajearen zatitxo bat




Interneten ez dago hizkuntza txikirik, nahi duguna izango gara

Idoia Gaton

Atzo, Euskara eta Internet ogibide dituzten profesionalak ezagutzeko aukera ezin hobea izan nuen. Izan ere, UPV/EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean hainbat profesional aditu bildu ziren euskarazko komunitate birtualez gogoeta egiteko. Multimedia Komunikazioa Masterreko irakasleek antolatu zuten ekitaldia, eta bertara bildu ginen, halaber, masterreko ikasle guztiok mahai-inguruaren nondik-norakoak entzuteko. 




Horrelako solasaldiek ideia interesgarriak entzuteko aukera eskaintzen dute, eta era berean,  gogoeta egitera bultzatzen zaituzte. 

Luistxo Fernandezek esan zuen moduan, sare sozialak harreman pertsonalak zabaltzeko eta indartzeko tresna baliagarriak dira; are gehiago, gaur egun ezinbesteko erremintak bilakatu dira harreman profesionalak ere ehuntzeko. Bestalde, Maite Goñik aholku gisa bota zuena aintzat hartuz, gaur egun ezinbestekoa da nork bere irudi, presentzia eta ospe digitala garatzea eta zaintzea. Izan ere, ez zara inor, sarean ez baduzu nolabaiteko izena eta izana. 


Eta hori bera gertatzen zaio euskarari ere. Sarean bere presentzia sendotu eta trinkotu behar duela bizirik irauntzeko. Horretarako, adibidez, funtsezkoa izan zen Google-ek euskararen izatea aintzat hartzea. Baina, modu berean Facebook edota Twitterrek euskarazko interfazea izatea eta euskaldunek ere beren burua euskalduntzat agertzea sarearen amaraunean. 


Zorionez, demografikoki euskal komunitate birtuala txikia den arren,  oso gogotsua da proiektuak aurrera ateratzen. Halaber, nahiz eta euskara hizkuntza gutxitua izan, ez dago zaharkitua eta horren erakusle Lander Arbelaitzek adierazi zuena da: wikipedian 6.000 hizkuntzetatik berrogeigarrena da euskara. Beraz, Internetekin, euskarak, hizkuntza zaharkituaren zama kentzeko aukera du.

Atzoko mahaingurua osatu zuten adituak bat zetozen ondorengo ideiarekin: hizkuntza gutxitu guztien helburua Interneten egotea izan behar du eta xede horretarako ezinbestekoa da, alde batetik, interfazeak euskaratzea eta bestetik, euskarazko edukiak sortzea

Baina Maite Goñik esan zuen moduan, Interneten alorrean, hizkuntza guztiek daukaten zailtasunari aurre egin behar dio euskarak ere. Alabaina, erabiltzaileak ez daude sareko edukiak kontsumitzeagatik ordaintzen ohituta, eta hori, etorkizunari begira, arazo bat da. 

Medio digitalek ezin dute publizitatetik bakarrik biziraun; are gutxiago administraziotik laguntzarik jasotzen ez badute. Euskarak sarean toki duin bat izan dezan ezinbesteko dira hizkuntza-politika publiko irmoak eta iraunkorrak. Eta atzo Hasier Etxeberriak, ZuZeu albistariaren sortzaileak aipatu zuen bezala "ez bagenitu bezala bizi gara". Ildo berean, Luistxo Fernandezek salatu zuen euskarazko MM&D hedabideek erakundeetatik ez dituztela apurrak ere jasotzen.

Euskarazko komunitate birtualak ehuntzeko estrategiak landu behar direla aipatu zuen Agurtzane Elorduik, ekitaldiaren antolatzaileak. Izan ere, orain arte, euskal ziber-hedabideek, gehienbat, euskarari dioten atxikimenduagatik egin dute aurrera; ez hainbeste ikuspegi estrategikoa izan dutelako. 

Baina maitasuna ez da aski euskara sare sozialetan txertatzeko. Alegia, medioa edozein delarik ere, kalean gaztelaniaz egiten duenak interneten ere halaxe egiten du. Eta horrek eragin biderkatzailea du, gazte horiekin harremanetan jartzen diren euskaldunek ere gaztelania erabiliko dutelako, nahiz azken horiek egunerokoan euskaraz gehiago aritu. Errealitate soziolinguistikoak erakusten du gazteek gaztelera lehenesten dutela Facebook, Tuenti eta Twitter bezalako sareak erabiltzen dituztenean. Beraz, medioak ez du ezer aldatzen eta kalean gazteleraz egiten baduzu Interneten ere gazteleraz egingo duzu.

Gauzak horrela, argi dago testuinguru zaila duela euskarak sarean. Kontuk kontu, zeinek esan, euskara guk nahi duguna izango da etorkizunean. Geure esku dago.

jueves, 15 de diciembre de 2011

ZUZEU euskarazko ziber-hedabideen kalitatearen adibide

Idoia Gaton

Euskal Herriko MM&D hedabideek nagusiki bi erronkari egin behar diote aurre. Alde batetik, multimedia aro berrira egokitu behar dute eta bestetik, euskarazko komunikazioa sustatu behar dute. ZUZEU, euskaldunon albisteri horizontalak, bi eginkizun horiek argi eta garbi betetzen ditu. 
Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa den jarrera dinamikoa suspertzeaz gain, kalitatezko produktuak ekoizten dituela esan dezakegu. Horrela, www.naiara-multimedia.blogspot.com blogean adierazten den bezala ZUZEUk “jarrera aktiboa bultzatzen du eta euskaraz idazten trebatzeko erraminta ezin hobea da”.
Era berean, ZUZEU eta antzeko webguneek argi uzten dute, euskaraz ekoitzitako produktuak badirela eta kalitate onekoak direla gainera. zuzeu.com-en kasuan, puri-purian dauden gaiak jorratzen dituzte eta xehetasun hori aipatutako kalitatearen adierazle izango litzateke.

Blog formatuaz baliatzen den web-orri honek sarean gai ezberdinez aritzea ahalbidetzen du. Testuak euskara maila onean eta batuan idatziak daude eta sare sozialak  ere erabiltzen ditu (Facebook, Twitter) hartzailearekin feedback-a sortzeko. Interaktibotasun handiko ziber-hedabide bat da eta komunikazio eredu dinamikoa, berritzailea eta erakargarria sustatzen du zuzeu.com

Hala ere hutsuneak ere baditu, eta multimedia baliabideak zehaztasun handiagoarekin erabili daitezkeela deritzot. Adibidez, webgunearen diseinua gehiago zaindu daiteke testua justifikatuz. Itxura aldetik txukunagoa geldituko litzateke.



Dudarik gabe, ZUZEU bezalako hedabideak beharrezkoak dira euskal kultura eta euskara gure artean finkatzeko eta munduan zehar zabaltzeko.

ZuZeu webguneari buruzko azterketa gehiago egin dira eta hemen aurkitu ditzakezue, nire aburuz, oso interesgarriak direnak:






miércoles, 14 de diciembre de 2011

Kalitatea oinarri MM&D euskarazko hedabideen eskaintzan

Idoia Gatón
Gaur egun, konbergentzia hitzak hainbesteko garrantzia hartzen ari den unean, esan dezakegu euskal komunikazio taldeek ez dutela atzean gelditu nahi eta teknologia berriak eta Internetek ematen dituen aukerez baliatuz ziber-hedabide erakargarriak sortzen saiatzen ari direla. Horren adibide www.eitb.com eta www.goiena.net dira dudarik gabe.




Bi webgune horien kalitatea estatu mailako beste ziber-hedabideekin alderatuz, hobea dela deritzot. Adibide zehatz bat jartzearren, aurreko batean aztertu nuen www.antena3.com aipa daiteke. Izan ere, euskal multimedia hedabideek munduari atea zabaltzen dioten bitartean, estatuko ziber-hedabide horrek, adibidez, ez du horrelako aukerarik ematen. Hau da, eitb.com web-orria euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez irakurri dezakegu eta antena3.com, aldiz, gazteleraz bakarrik aurkitzen dugu. Horrekin esan nahi dudana zera da: nahiz eta gure eskura ditugun baliabideak eskasagoak diren, euskaraz ekoizten duten hedabideek ikaragarrizko esfortzua egiten dute punta-puntako MM&D bilakatzeko. 
Multimedia komunikaziorako estrategia linguistikoen irakasgaian ikusi genuen moduan, euskarazko eskaintza benetan ugaria da. Beharbada, beste klasekideek esaten duten bezala, gehienek informazioa lehenesten dute beste eduki mota batzuen gainetik. MKM ikasleek blogetan esandakoarekin bat nator eta entretenimenduzko edukiak eskaintzen dituzten webguneak sustatuko nituzke.

Euskara eta hedabideak: audientzia erreala eta potentzialaren arteko gatazka

Idoia Gatón
Datuei erreparatzen badiegu, euskarazko hedabideen eskaintza igo egin dela esan dezakegu. Halaber, euskara irakurtzeko eta irrati-telebista entzuteko gai diren pertsonen kopurua ere handitu da. Benetan zoragarria eta pozgarria da Euskal Herrian euskarazko hedabideetan lan egin nahi dugunontzat horren berri izatea. Baina datuak datu errealitatea ez da inondik ere gozoa eta krisi garaiari aurre egiteaz gain , euskarak bestelako erronkak ere baditu multimedia komunikazioaren unibertsoan.
Nahiz eta euskarak azken urteotan 200.000 hiztun irabazi dituen, kontsumoaren igoera ez da hein berekoa izan. Hau da, audientzia erreala (egiazkoa) eta potentzialaren (izan litekeena) arteko zuloa benetan handia da. Zergatik gertatzen da hori? Zergatik nahiago du jendeak nahiz eta euskaraz jakin gaztelaniazko, frantseseko edo ingeleseko multimedia hedabideak erabili? Nire aburuz, hor dago koska. 
Euskara ardatz duten komunikabideek benetako hausnarketa egin beharko lukete bi galdera hauen inguruan. Nire burua adibide gisa jarriz, esan dezaket, txikitatik ikastolara joaten ginenok marrazki bizidunak euskaraz kontsumitzera ohituta gaudela. Izan ere, gaur egun, arraroa egiten zaigu beste hizkuntza batean entzutea. Baina eduki horretaz aparte, euskara produktuen kontsumoa gazteen artean ez da hain handia.
Are gehiago, Joselu Blancoren hitzaldia (azaroaren 23an EITBko egoitzan Joselu Blancorekin egon ginen Multimedia Masterreko ikasleak) entzun ondoren, ideia hori berretsi nuen. ETBko programazioaren arduradunak esandakoaren arabera etb3k gazteen artean arrakasta handia duen katea da, batez ere, marrazkiak ematen dituelako. Baina behin nerabeak bestelako edukiak kontsumitzen hasten direnean, euskara alde batera uzten dutela dirudi.
Eta hori da, hain zuzen ere, Internet eta sare sozialetan gertatzen ari dena. Web 2.0 deritzona munduarekin harremanetan jartzeko atea denez, nahiago dute erabilera gaztelaniaz ala ingelesez egitea mezua ahalik eta jende gehiagorengana ailega dadin. 
Beraz, nahiz eta euskarazko hedabideak aro berriak eskatzen duenari primeran egokitu diren, ahalegin handiak egin behar dituzte audientzia potentzial hori bereganatzeko. Eta xede horretarako ezinbestekoa da alde batetik euskararen normalizazioak duen garrantzia aintzat hartzea eta bestetik, administrazioen eta hedabideen arteko elkarkidetza sustatzea.





Neguan blai

Egun gutxi batzuk falta dira negua iristeko eta Masterreko Arantza eta Itxaso irakasleak bidalitako lan pertsonala aprobetxatuz nire omenaldi berezia egin diot neguari. 

Neguan blai soinuz eta musikaz osatutako lau minutuko muntaia da. Horretarako, audacity audio edizio programa erabili dut, oso programa egokia eta erraza horrelako soundscapeak egiteko. 

Orain entzun eta gozatu!!!!!!




 

lunes, 21 de noviembre de 2011

Gartxot transmedia produktua ote?


Gartxot pertsonaiaren inguruan prezi programarekin Edorta Arana irakaslearentzako egindako lana. Aurkezpen honen xedea bardo honen kondaira transmedia produktua al den aztertzea.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Word Lens aplikazioa lagungarria bidaiatzerakoan

Word Lens itzultzaile bat da. Aplikazio honekin ez da beharrezkoa hizkuntzarik menperatzea. Denbora errealean berehalako itzulpena egiten dizu. iphone eta ipod touch-ekin bateragarria da eta iOS 4 behar du ibiltzeko. Erabilera aldetik oso erraza da gailuak txertatuta duen kamararekin funtzionatzen baitu. Hona hemen argibidea:


Aplikazioa doakoa da ez ordea hiztegiak, hizkuntz bakoitzeko 7,99 euro. Garesti samarra. Apple store-n lortu dezakezu. Gabeziak baditu aplikazio honek: ez dago euskara hiztegirik eta ez du ondo funtzionatzen eskuz idatzitako testuekin.



antena3.com ziber-hedabidea aztertzen

1. ONARPEN-MAILA ETA AUDIENTZIA

Lehenik eta behin esan beharra daukat Antena 3ren web orria aztergai aukeratu dudala, alde batetik hedabide honetan lan egin dudalako eta bestetik komunikazio talde honetan sakontzeko era aproposa iruditzen zaidalako.
Ziber-hedabide ikuspuntutik aztertuta, Alexa "Ttraffic Rank"en antena3.com 105. postuan agertzen da eta mundu mailan aldiz, 4.928.ean. Beraz, esan genezake ziber-hedabide arrakastatsua dela. "Alexia" web orrian honela azaltzen da audientziari buruzko informazioa:
Based on internet averages, antena3.com is visited more frequently by users who are in the age range25-34, have no children and are graduate school educated.

Hala eta guztiz ere ondorengo datuak ikusiz Estatu mailan ez da ziber-hedabide ikusiena edo kontsultatuena.

TVE  41. postuan
Based on internet averages, rtve.es is visited more frequently by users who are in the age range 35-44graduate school educated.
Telecinco 58. postuan
Based on internet averages, telecinco.es is visited more frequently by users who are in the age range25-34, have no children and are graduate school educated.
La Sexta 171. postuan
Based on internet averages, lasexta.com is visited more frequently by males who are in the age range 25-34, have no children and are graduate school educated.

Cuatro 244. postuan
Based on internet averages, cuatro.com is visited more frequently by users who are in the age range 25-34, have no children and are graduate school educated.

EITB 672. postuan
Based on internet averages, eitb.com is visited more frequently by users who are in the age range 25-34, have no children, are graduate school educated and browse this site from school.

OJD Interactiva base-datuan agertzen da audientziari buruzko informazioa. Hedabide nazionala izanda aundientziai buruzko informazioa aurkitu dezakegu bai Googelen eta baita webgunean bertan ere.



2. INFORMAZIORAKO SARBIDEA
Lehenengoz antena3.com klikatzen duzunean itxura kaotikoa duela deritzot. Atalak ez dira ondo bereizten informazio gehiegi aurkitzen dugulako, testu eta irudiz gainezka. Beraz, atalak bereizteko arazoak eduki ditzakegu, baina normala da kontuan hartzen badugu ziber-hedabide honek eduki ugari dituela, telebista kate bat izateaz aparte Estatuko komunikabide talde garrantzitsua ere badelako. Horregatik, pantaila nagusian link ugari aurkitu ditzakegu talde bereko beste hedabideekin lotzen dituena. Adibidez, onda cero eta europa FM irratiekin lotzen dituen estekak. Beharbada, faltan botatzen dudana prentsa idatziarekiko lotura da. Nahiz eta taldeak egunkaririk ez eduki, nik prentsa idatziarekin estekatuko nuke. Azken batean, ziber-hedabide batentzako eguneroko informazioa ematea premiazkoa izan beharko luke.
Webguneko maparik ez du eskaintzen. 


Ziber-hedabide honen atal nagusiak "series", "programas", "noticias", "celebrities", "cine", "videojuegos", "infantil" eta "el sótano" dira eta atal nagusi hauen barruan bakoitzak bere atal propioak dauzka.

Lehenengo pantailan atal nagusietan aurkituko dugunaren informazioa aurkitzen dugu laburpen moduan. Beharbada horrek erabiltzailea aztoratu dezake, esteka gehiegi eta informazio gehiegi duelako. Nik zerbait arinagoa egingo nuke. Hau da, atal nagusi bakoitzean egun horretan deigarriena izango denaren informazioa aurkeztu irakurlearen arreta deitzeko eta gero atalean klik egiten dezan. Horrela hurrengo orrialdean, behin atalean sartuta, atal horri egokitzen zaion informazio guztia aurkituko du.


Bilaketei dagokionez, web-orriaren goiko eta beheko aldean aurkitzen dugu "buscador" delakoa. Bilaketa egiteko hiru modu eskaintzen dizkizu webguneak. Lehenengoa, bilatzailean bertan hitza sartuz, bigarrena hemerotekan datak sartzeko eta hirugarrenean alfabeto bat eskaintzen dizu, bilatu nahi duzun informazioa gaiaren ikuspuntutik aurkitzeko.















Atal nagusien gainean beste hiru aukera ditugu material gehiago ikusteko: "En directo", Antena 3 katearen zuzeneko programazioa ikusteko streaming-en, "Modo salón", non katean emandako programak eta teleberri guztiak ikusi ditzakegun nahieran, eta "Más videos", non komunikazio-talde honen (Antena 3, neox, nova eta nitro) bideo ikusienak eta ikusgarrienak eskegitzen dituzten.
Beraz, aurreko edizioen artxiboak aurkitu ditzakegu, bideo moduan noski, kontutan hartzen badugu Antena 3 telebista kate bat dela. Ez da agertzen berriz, webgunearen azken gaurkotzearen ordua.


Azken gaurkotzearen informazioa albisteen atalean agertzen da soilik. Albistearen autorearen izen abizenak ez dira agertzen, informazio iturria aipatzen dute bakarrik. Kasu batzutan agentziak dira (EFE, Europa Press) eta beste batzutan hedabide bera. Kazetarien aztarnarik ez, marka gailentzen da, kasu honetan antena3.com. Iturria, lekua eta gaurkotzearen ordua, titularra eta bideo edo argazkiaren azpian jartzen dute, bigarrena mailan  testua sakontzen dutenean. Eta azken orduko informaziorik egonez gero, faldoi gorri batekin eskaintzen dute deigarria izan dadin.

Antena3.com hizkuntza bakarreko ziber-hedabide da. Dena gazteleraz agertzen da eta ez du beste aukerarik eskaintzen. Nire aburuz, hain komunikabide garrantsitsua izanik Estatu mailan, euskera, galego eta katalan-era itzultzeko aukera eman beharko luke. Are gehiago, gaur egun webgune bat ingelesean irakurtzeko aukera ezinbestekoa iruditzen zait. Era batean, gutxietxi dezakegu ziber-hedabide hau ez datorrelako bat azken joerekin. Zaharkituta gelditu dela dirudi eta badirudi ez duela mundura ireki nahi. Bere targeta oso "española" dela irizten diot. Begira bestela eitb.com, hedabide txikiagoa izanik, euskera, gaztelera, ingeles eta frantses-eko bertsioak ditugu. Horra hor desberdintasuna!

Publizitateari dagokionez, korporatiboa gailentzen da. Hala eta guztiz ere, bideo bat irekitzen dugun bakoitzean iragarki labur bat aurkitzen dugu marka desberdinak iragartzen. Eta webgunearen lehenengo osagaia faldoi publizitarioa da. Beraz, publizitateak badu bere lekua eta garrantzia baina ez da nekagarria egiten. Alde horretatik esango nuke ondo antolatuta dagoela.

Ziber-hedabide honek erregistratzeko aukera emanten dizu, besteekin "Zona 3" deitzen den gunean experientziak edo dena delakoak partekatzeko.
Baita i-phone, i-pad, Smartphone eta blackberry gailuetarako zerbitzuak eskaintzen dizkizu, baina aplikazioak gailuetatik deskargatzen dituzu aukera ez duzu web-orrian aurkitzen.



"Información para accionistas e inversores"-en klikatzen badugu (webgunearen beheko aldean) komukazio taldeari buruzko informazioa aurkituko dugu. kamuflatuta agertzen dela deritzot. Hobe litzeteke eitb.com-en bezala "Antena3 taldea" zehaztuko balu. Baina seguraski komunikazio-estrategiarengatik hartutako erabakia izango zen.

Antena 3 telebista katean parte hartzen duten profesional eta kazetarien informazioa badaukagu antena3.com webgunean. Testu, bideo eta argazkiez osatutako materiala aurkitu dezakegu bai albiste eta programa aurkeezlei buruz baita serietan parte hartzen duten aktoreei buruz ere.

3. EDUKI INFORMATIBOA

Ziber-hedabide honen eduki informatiboari dagokionez, azken orduko albisteen atal berezi bat aurkitzen dugu webgunearen beheko aldean baina oso era hautemanezinean. Badirudi ziber-hedabide honentzako azken orduko albisteak ez direla garrantsitsuak. Beharbada webgunean bideoa gailentzen delako izango da eta bideoak eskegitzeko denbora behar da. 


Arestian esan dudan bezala, azken orduko titularrak noizean behin agertzen dira faldoi gorri batean txertatuta. 


Azaroaren 15ean antena3.com webguneak Rubalcabaren inguruko informazioa azpimarratzen du. 
URL:http://www.antena3.com/especiales/noticias/elecciones-generales/2011/rubalcaba-20n-soy-lider-psoe-luego-veremos_2011111500014.html
Titularra: Rubalcaba: "Hasta el 20-N soy el líder del PSOE y luego ya veremos". 

Lehengo mailan albistearen inguruan 3 lotura desberdin aurkitzen ditugu. Bata, 20N hauteskundeekin zerikusia duena, bestea, albiste horretara eramaten gaituena eta azkenekoa iruzkinak erakusten dituena. 
Bigarren mailan gaudenean, beste hainbat lotura aurkitzen ditugu. Rubalcabari Onda Cero-n egindako elkarrizketa entzuteko (publizitate korporatibo modu bat da), Herrera en la onda web-orrira joateko eta Rubalcaba-Rajoy ika-mikaren inguruan dauden albisteak ikusteko eta jarraitzeko.


Iruzkinak uzteaz gain, facebook, twitter eta beste hainbat erraminta aurkitzen ditugu sare sozialetan albistea partekartu ahal izateko. Beraz, interaktibitasunari dagokionez aukera ugari eskaintzen dizkizu. Hipertestu-egitura ez da oso konplexua eta nahiko argi agertzen da. 

Erreportaje bereziei eskainitako atal berezi bat du "Especiales" deitzen dena. Microwegune baten forma dutela irizten diot.


Bideo-jokoak hizpide duen atal berezi bat aurkitu dezakegu ere. 



4. INTERAKTIBOTASUNA ETA PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO ERRAMINTAK


Antena 3 komunikazio-taldeak, azken joerak jarraituz, Interneti gero eta garrantzi handiagoa eman dio eta horren isla antena3.com da, non erabiltzailearen parte-hartzea sustatzen duten.
Xede horretarako web 2.0 aplikazioak erabiltzen dituzte. Adibidez, twitterren #TieneslaUltimaPalabra hashtag sortu dute telebista kateko ikusentzuleen iruzkinak jasotzeko eta aldi berean albistegietan feedbacka sortzeko. Orain arte hori pentsaezina zen, mezua unidirekzionala zelako, hau da, igorletik hartzailera zihoan eta ez zegoen bueltarik. Orain aldiz, mezua bidirekzionala da eta hartzailea erabiltzaile bihurtu dute. Are gehiago, erabiltzailea igorle izan daiteke, informazioa bidali baitezake ziber-hedabidera. Kasu honetan, Youtube, Twitter, Facebook eta Tuenti erramintak eskaintzen ditu informazioa partekatzeko.

Halaber, ziber-hedabide honetako erabiltzaileek argazkiak eta bideoak bidali ditzakete eguraldiari eskainitako atalaren bidez: http://eltiempo.antena3.com. Dirudienez komunikazio talde honek eguraldiari garrantzi handia ematen dio.

Interaktibotasunaren eta parte-hartzearen beste eredu bat "El sotano" atal berezia da. Hemen kreatibitatea areagotzen da. Erabiltzaileak online serie bat sortu dezakete eta lehiaketa batean parte hartu. Irabazleak suertatuz gero Antena 3-ek webseriea ekoiztuko luke. Oso ideia ona dela deritzot.

Gauza xumeagoak egitea ere baimentzen du ziber-hedabide honek: albistegiak inprimatzea, e-postaz informazioa bidaltzea beste erabiltzaile bati eta ikesta digitaletan parte hartzea adibidez.

Blogaren kasuan adibidez, atal berezi bat eskaintzen dio: http://blogs.antena3.com/. Hemen gai desberdineko blogak aurkitzen ditugu,  ziber-hedabideko koraboratzaileek sortutako blogak dira gehienbat.
5. ZIBER-HEDABIDEA HOBETZEKO PROPOSAMENAK

 Behin analisia egin eta gero honako hau ondorioztatu dezaket:
·antena3.com ziber-hedabide eredu oso ona da hipertestuala, multimedia eta interaktiboa delako.
·Web 2.0 aplikazioak erabiltzen ditu ziber-hedabide eta hartzailearen arteko elkarreragina bultzatzeko.
·Oso webgune konplexua da eduki ugari duelako eta horrek planifikazio eta diseinu aldetikan lan handia eskatzen du.

Nahiz eta hedabide honek Interneten erabilera ona egin duen nik zenbait aldaketa egingo nituzke ziber-hedabidea hobetzeko. Hauexek dira nire proposamenak:

1-Ziber-hedabidea eleaniztasun bilakatzea. Nola liteke Estatu mailan bere garrantzia duen ziber-hedabideak ingeleseko bertsioa ez izatea aintzat hartzen badugu Interneten bidez mundu osora zabaltzen garela? eitb.com niretzat adibiderik onena izango litzateke. Nik eredu gisa jarriko nuke.

2-Eduki gehiegi direla irizten diot. Adibidez, hainbeste blog egon beharrean nik gutxiago jarriko nituzke baina landuagoak eta gaurkotuak. "Notas de redacción"en kasuan hilean behin-edo idazten dute eta horrek gutxirako balio du.

3-antena3.com Antena 3 katearen web ofiziala da. Internet telebistarekin alderatuz berehalakotasuna eskaintzen du eta ziber-hedabide honek ez du alde horretatik onurarik ateratzen. Nik azken orduko albisteak gailenduko nituzke eta horretarako diseinu aldetik beste edukietatik desberdinduko nituzke.

4-Halaber, kazetarien izenak jarriko nituzke testuak sinatzerako orduan, marka gailentzea ondo dago baina pertsonalizatzea ere ondo legoke. Horrela informazioarekiko gertutasuna azpimarratzen duzu.


http://dl.dropbox.com/u/46280499/Ziber-hedabide%20analisia.pdf


miércoles, 9 de noviembre de 2011

ZER DA WEB 2.0?

Urriaren 19an unibertsitaterako bidean nindoala bat-batean autopilaketa batekin aurkitu nintzen A8an. Ordu erdi eman nuen metro gutxi batzuk egiteko. Nerbioak jota amaitu ordez zerbait produktiboagoa egitea pentsatu nuen eta Gorka Palazio irakaslearen lana egitea bururatu zitzaidan. Lanari ekin nion, mobila hartu (nire iphone berria), 3G aktibatu eta egin nuen lehendabiziko gauza argazki bat ateratzea izan zen. Gero argazkia textu txiki batekin twitteatu nuen eta horrela nire ikaskideekin harremanetan jarri nintzen. Horrez gain, bideo bat grabatu nuen in situ era praktiko batean web 2.0 zer den azalduz. 

Era horretan Gorka Palazioren taldeko lanaren lehen urratsa eman genuen Mikel eta biok.
Emaitza honako hau izan da.



Zer da web 2.0?

Lehenik eta behin, web 2.0 informazioa partekatzea errazten duten aplikazioak dira. Gure kasuan adibidez, twitter, youtube eta blogga erabili ditugu, baina beste hainbat aplikazio erabili ditzakegu gure informazioa zabaltzeko eta besteei gure mezua helarazteko.

Bigarren idea web 2.0ri buruz, interaktibitatesunari dagokiona da. Mezua bidirekzionala da. Lehen mezua igorletik hartzailera zihoan, orain berriz igorletik hartzailera eta hartzailetik igorlera doa. Denok parte hartu dezakegu, feedbackaren kontzeptua agertzen da. Bideoan ikusi dezakegu nola twitterren bidez klasekideekin harremanetan jartzen naizen eta nola ekintza horrek gure arteko komunikazioa ahalbidetzen duen. Are gehiago, nai duenak parte hartu dezake solasaldian.

Azkenik, eta beharbada web 2.0 ulertzeko punturik garrantsitsuena, jarrerari dagokiona da. Web 2.0n lotsak eta mugak, hein batean, alde batera uzi behar dira eta daukagun informazioa modu irekian eta libreki plazaratzeko prest egon behar dugu. 



jueves, 27 de octubre de 2011

Goiena Komunikazio Taldea konbergentzia mediatikoaren eredu ezin hobea

Idoia Gaton


Iban Aranzabal


Hedabideak eta konbergentzia mintegian, besteak beste, Iban Aranzabalek parte hartu zuen. Goiena Komunikazio Taldeko arduradunak garbi utzi zuen nola eman behar zen konbergentzia hedabideetan. Izan ere, beraiek martxan jarritako plan estrategikoak zuzen-zuzenean konbergentziaren 4 mugarrietan eragina izan du. Ainara Larrondok "EITB aro digitalean" liburuan aipatzen duen moduan, ikertzaileek lau konbergentzia-dimentsio nagusi zehaztu dituzte; teknologiak, enpresa, profesionalak eta edukiak. 4 eremu hauek aintzat hartuta, Iban Aranzabalek primeran azaldu zuen nola Goienak konbergentzia multimediarako ezinbesteko mugarri hauek landu zituen.


Jordi Lucea Iñigo Herce, Antonio Manfredi
Lehenik eta behin, argi utzi zuen, nahiz eta Goeina Komunikazio Taldeak 4 hedabide dituen, irrati, telebista, prentsa eta Internet, marka bateratua dela. EITBren kasuarekin alderatuz, adibidez, telebista ez da Internetengandik gailentzen, eta konbergentziarako bidean EITB bezalako komunikazio-talde batean izarrak egotea oztopo bat bihurtzen da. Mezu hori helarazi zigun Iñigo Herce, eitb.com-en arduradunak.

Era berean, enpresari dagokionez, langile guztiak leku bakarra partekatzen dute. Marka bezala, erredakzioa ere bateratua da. Are gehiago, estilo liburua bakarra ere bada.

Bigarrenik, erredakzioan erreparatzen badugu, hau da, profesionaletan, Iban Aranzabalek esan zuen, Goiena Komunikazio Taldean parte hartzen duten kazetariak hainbat plataformatan trabarik gabe lan egiten duten profesionalak direla, kazetari multimediak deritzonak. Beraz, argi dago, konbergentziak profesionalen profilaren aldaketa dakarrela. Kazetarien balioaniztasuna azpimarratzen da gehienbat eta monomedia-profiletik bimedia-profilera pasatzen da. 

Baina komunikazio talde guztiek ez daukate iritzi berbera gai honi buruz eta enpresa publiko eta pribatuaren arteko diferentzia ikusi ahal izan genuen mintegian.

Hedabideak eta konbergentzia mintegiko partaideak
Alde batetik, Iban Aranzabalek, Goiena Komunikazio Taldeko langileen gaztetasuna gailendu zuen. Komunikazio-talde honetarako ezinbesteko baldintza izan behar zuen konbergentzia multimedia lortzeko gazteek teknologiarako trebezia baitute. Enpresa publikoen arduradunak berriz, ez zuten horrelako adierazpenik egin beraien kontra doalako, batik bat. Denok baitakigu, enpresa publikoen batezbesteko adina ez dela txikia. Hala eta guztiz ere, bai RTVA, bai 324cat, bai EITB-ko arduradunek argi zuten etorkizuna gazteena zela. Iñigo Hercek esan zuen moduan "hoy el padre pregunta al hijo".

Beharbada eztabaida gehien sortzen duen puntua kazetarien betekizunari dagokiona da. Komunikazio-talde publikoek pentsatzen dute hedabide bakoitzak bere erritmoa duela eta beraz, jantzi propioa izan behar duela bai euskarriari begiratuz bai kazetarie erreparatuz ere. Iñigo Herceren "no creemos en el hombre orquesta, esto es imposible" iruzkina aproposa da beraien iritzia zein den ikusteko. Lankidetzan sinesten dute, ez ordea kazetari batek plataforma desberdinentzako lan egitea.

Horrela, konbergentzirako bidean, enpresa publikoek beste oztopo bat aurkitzen dute, kazetarien betekizuna zein izan behar duen mugatzerako orduan. 

Non ez den arazorik ematen, teknologiaren esparruan da. Hedabide guztiak dakite multimedia izaera hartu behar dutela. Internetek aldaketak ekarri ditu, eta sortu diren ziberhedabideek telebistako irudia, irratiko audioa, prentsako informazio idatzia eta grafikoak mezu bakar batean bateratzen dituzte. Goiena Komunikazio Taldeko langile guztiak teknologia berrietan trebatuak dira, tresna guztiak menperatzen dituzte. 

Azkenik, konbergentzia mediatiko honetan cross-media kontzeptua agertzen da, hau da, edukiak hainbat plataformentzako ekoiztea. Eta helburu hau lortzeko Iñigo Hercek mahai bakarraren alde egiten du. Hau da, euskarrien arteko koordinazio sustatzea. Baina koordinazioa ez da bakarrik lankidetzan eutsi behar, eduki zuzendari bakarra egon beharko luke konbergentzia egokia lortzeko, Goiena Komunikazio Taldeak egin duen moduan.


Amaitzeko, hitzaldian parte hartu zuten adituen iruzkin batzuk aipatuko ditut "Hedabideak eta konbergentzia" mintegiaren inguruan egindako lana osatzeko eta era berean, irakurlearengan hausnarketa eraginarazteko.
Jordi Lucea (324cat)
Antonio Manfredi (RTVA)
Mr. Ian Small  from BBC Scotland


Ramon Salaverria
Ivan John Erdal from Norway



Antonio Manfredi: "La convergencia es necesaria y hay que afrontarla".
Jordi Lucea: "La crisis es una oportunidad".
Mr. Ian Small: "The future is difficult to predict".
Ivan John Erdal: "We have to develop the web journalism".
Ramon Salaverria: "La credibilidad no depende de la plataforma. La marca es una y la presencia múltiple".