Mostrando entradas con la etiqueta multimedia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta multimedia. Mostrar todas las entradas

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Kalitatea oinarri MM&D euskarazko hedabideen eskaintzan

Idoia Gatón
Gaur egun, konbergentzia hitzak hainbesteko garrantzia hartzen ari den unean, esan dezakegu euskal komunikazio taldeek ez dutela atzean gelditu nahi eta teknologia berriak eta Internetek ematen dituen aukerez baliatuz ziber-hedabide erakargarriak sortzen saiatzen ari direla. Horren adibide www.eitb.com eta www.goiena.net dira dudarik gabe.




Bi webgune horien kalitatea estatu mailako beste ziber-hedabideekin alderatuz, hobea dela deritzot. Adibide zehatz bat jartzearren, aurreko batean aztertu nuen www.antena3.com aipa daiteke. Izan ere, euskal multimedia hedabideek munduari atea zabaltzen dioten bitartean, estatuko ziber-hedabide horrek, adibidez, ez du horrelako aukerarik ematen. Hau da, eitb.com web-orria euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez irakurri dezakegu eta antena3.com, aldiz, gazteleraz bakarrik aurkitzen dugu. Horrekin esan nahi dudana zera da: nahiz eta gure eskura ditugun baliabideak eskasagoak diren, euskaraz ekoizten duten hedabideek ikaragarrizko esfortzua egiten dute punta-puntako MM&D bilakatzeko. 
Multimedia komunikaziorako estrategia linguistikoen irakasgaian ikusi genuen moduan, euskarazko eskaintza benetan ugaria da. Beharbada, beste klasekideek esaten duten bezala, gehienek informazioa lehenesten dute beste eduki mota batzuen gainetik. MKM ikasleek blogetan esandakoarekin bat nator eta entretenimenduzko edukiak eskaintzen dituzten webguneak sustatuko nituzke.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

antena3.com ziber-hedabidea aztertzen

1. ONARPEN-MAILA ETA AUDIENTZIA

Lehenik eta behin esan beharra daukat Antena 3ren web orria aztergai aukeratu dudala, alde batetik hedabide honetan lan egin dudalako eta bestetik komunikazio talde honetan sakontzeko era aproposa iruditzen zaidalako.
Ziber-hedabide ikuspuntutik aztertuta, Alexa "Ttraffic Rank"en antena3.com 105. postuan agertzen da eta mundu mailan aldiz, 4.928.ean. Beraz, esan genezake ziber-hedabide arrakastatsua dela. "Alexia" web orrian honela azaltzen da audientziari buruzko informazioa:
Based on internet averages, antena3.com is visited more frequently by users who are in the age range25-34, have no children and are graduate school educated.

Hala eta guztiz ere ondorengo datuak ikusiz Estatu mailan ez da ziber-hedabide ikusiena edo kontsultatuena.

TVE  41. postuan
Based on internet averages, rtve.es is visited more frequently by users who are in the age range 35-44graduate school educated.
Telecinco 58. postuan
Based on internet averages, telecinco.es is visited more frequently by users who are in the age range25-34, have no children and are graduate school educated.
La Sexta 171. postuan
Based on internet averages, lasexta.com is visited more frequently by males who are in the age range 25-34, have no children and are graduate school educated.

Cuatro 244. postuan
Based on internet averages, cuatro.com is visited more frequently by users who are in the age range 25-34, have no children and are graduate school educated.

EITB 672. postuan
Based on internet averages, eitb.com is visited more frequently by users who are in the age range 25-34, have no children, are graduate school educated and browse this site from school.

OJD Interactiva base-datuan agertzen da audientziari buruzko informazioa. Hedabide nazionala izanda aundientziai buruzko informazioa aurkitu dezakegu bai Googelen eta baita webgunean bertan ere.



2. INFORMAZIORAKO SARBIDEA
Lehenengoz antena3.com klikatzen duzunean itxura kaotikoa duela deritzot. Atalak ez dira ondo bereizten informazio gehiegi aurkitzen dugulako, testu eta irudiz gainezka. Beraz, atalak bereizteko arazoak eduki ditzakegu, baina normala da kontuan hartzen badugu ziber-hedabide honek eduki ugari dituela, telebista kate bat izateaz aparte Estatuko komunikabide talde garrantzitsua ere badelako. Horregatik, pantaila nagusian link ugari aurkitu ditzakegu talde bereko beste hedabideekin lotzen dituena. Adibidez, onda cero eta europa FM irratiekin lotzen dituen estekak. Beharbada, faltan botatzen dudana prentsa idatziarekiko lotura da. Nahiz eta taldeak egunkaririk ez eduki, nik prentsa idatziarekin estekatuko nuke. Azken batean, ziber-hedabide batentzako eguneroko informazioa ematea premiazkoa izan beharko luke.
Webguneko maparik ez du eskaintzen. 


Ziber-hedabide honen atal nagusiak "series", "programas", "noticias", "celebrities", "cine", "videojuegos", "infantil" eta "el sótano" dira eta atal nagusi hauen barruan bakoitzak bere atal propioak dauzka.

Lehenengo pantailan atal nagusietan aurkituko dugunaren informazioa aurkitzen dugu laburpen moduan. Beharbada horrek erabiltzailea aztoratu dezake, esteka gehiegi eta informazio gehiegi duelako. Nik zerbait arinagoa egingo nuke. Hau da, atal nagusi bakoitzean egun horretan deigarriena izango denaren informazioa aurkeztu irakurlearen arreta deitzeko eta gero atalean klik egiten dezan. Horrela hurrengo orrialdean, behin atalean sartuta, atal horri egokitzen zaion informazio guztia aurkituko du.


Bilaketei dagokionez, web-orriaren goiko eta beheko aldean aurkitzen dugu "buscador" delakoa. Bilaketa egiteko hiru modu eskaintzen dizkizu webguneak. Lehenengoa, bilatzailean bertan hitza sartuz, bigarrena hemerotekan datak sartzeko eta hirugarrenean alfabeto bat eskaintzen dizu, bilatu nahi duzun informazioa gaiaren ikuspuntutik aurkitzeko.















Atal nagusien gainean beste hiru aukera ditugu material gehiago ikusteko: "En directo", Antena 3 katearen zuzeneko programazioa ikusteko streaming-en, "Modo salón", non katean emandako programak eta teleberri guztiak ikusi ditzakegun nahieran, eta "Más videos", non komunikazio-talde honen (Antena 3, neox, nova eta nitro) bideo ikusienak eta ikusgarrienak eskegitzen dituzten.
Beraz, aurreko edizioen artxiboak aurkitu ditzakegu, bideo moduan noski, kontutan hartzen badugu Antena 3 telebista kate bat dela. Ez da agertzen berriz, webgunearen azken gaurkotzearen ordua.


Azken gaurkotzearen informazioa albisteen atalean agertzen da soilik. Albistearen autorearen izen abizenak ez dira agertzen, informazio iturria aipatzen dute bakarrik. Kasu batzutan agentziak dira (EFE, Europa Press) eta beste batzutan hedabide bera. Kazetarien aztarnarik ez, marka gailentzen da, kasu honetan antena3.com. Iturria, lekua eta gaurkotzearen ordua, titularra eta bideo edo argazkiaren azpian jartzen dute, bigarrena mailan  testua sakontzen dutenean. Eta azken orduko informaziorik egonez gero, faldoi gorri batekin eskaintzen dute deigarria izan dadin.

Antena3.com hizkuntza bakarreko ziber-hedabide da. Dena gazteleraz agertzen da eta ez du beste aukerarik eskaintzen. Nire aburuz, hain komunikabide garrantsitsua izanik Estatu mailan, euskera, galego eta katalan-era itzultzeko aukera eman beharko luke. Are gehiago, gaur egun webgune bat ingelesean irakurtzeko aukera ezinbestekoa iruditzen zait. Era batean, gutxietxi dezakegu ziber-hedabide hau ez datorrelako bat azken joerekin. Zaharkituta gelditu dela dirudi eta badirudi ez duela mundura ireki nahi. Bere targeta oso "española" dela irizten diot. Begira bestela eitb.com, hedabide txikiagoa izanik, euskera, gaztelera, ingeles eta frantses-eko bertsioak ditugu. Horra hor desberdintasuna!

Publizitateari dagokionez, korporatiboa gailentzen da. Hala eta guztiz ere, bideo bat irekitzen dugun bakoitzean iragarki labur bat aurkitzen dugu marka desberdinak iragartzen. Eta webgunearen lehenengo osagaia faldoi publizitarioa da. Beraz, publizitateak badu bere lekua eta garrantzia baina ez da nekagarria egiten. Alde horretatik esango nuke ondo antolatuta dagoela.

Ziber-hedabide honek erregistratzeko aukera emanten dizu, besteekin "Zona 3" deitzen den gunean experientziak edo dena delakoak partekatzeko.
Baita i-phone, i-pad, Smartphone eta blackberry gailuetarako zerbitzuak eskaintzen dizkizu, baina aplikazioak gailuetatik deskargatzen dituzu aukera ez duzu web-orrian aurkitzen.



"Información para accionistas e inversores"-en klikatzen badugu (webgunearen beheko aldean) komukazio taldeari buruzko informazioa aurkituko dugu. kamuflatuta agertzen dela deritzot. Hobe litzeteke eitb.com-en bezala "Antena3 taldea" zehaztuko balu. Baina seguraski komunikazio-estrategiarengatik hartutako erabakia izango zen.

Antena 3 telebista katean parte hartzen duten profesional eta kazetarien informazioa badaukagu antena3.com webgunean. Testu, bideo eta argazkiez osatutako materiala aurkitu dezakegu bai albiste eta programa aurkeezlei buruz baita serietan parte hartzen duten aktoreei buruz ere.

3. EDUKI INFORMATIBOA

Ziber-hedabide honen eduki informatiboari dagokionez, azken orduko albisteen atal berezi bat aurkitzen dugu webgunearen beheko aldean baina oso era hautemanezinean. Badirudi ziber-hedabide honentzako azken orduko albisteak ez direla garrantsitsuak. Beharbada webgunean bideoa gailentzen delako izango da eta bideoak eskegitzeko denbora behar da. 


Arestian esan dudan bezala, azken orduko titularrak noizean behin agertzen dira faldoi gorri batean txertatuta. 


Azaroaren 15ean antena3.com webguneak Rubalcabaren inguruko informazioa azpimarratzen du. 
URL:http://www.antena3.com/especiales/noticias/elecciones-generales/2011/rubalcaba-20n-soy-lider-psoe-luego-veremos_2011111500014.html
Titularra: Rubalcaba: "Hasta el 20-N soy el líder del PSOE y luego ya veremos". 

Lehengo mailan albistearen inguruan 3 lotura desberdin aurkitzen ditugu. Bata, 20N hauteskundeekin zerikusia duena, bestea, albiste horretara eramaten gaituena eta azkenekoa iruzkinak erakusten dituena. 
Bigarren mailan gaudenean, beste hainbat lotura aurkitzen ditugu. Rubalcabari Onda Cero-n egindako elkarrizketa entzuteko (publizitate korporatibo modu bat da), Herrera en la onda web-orrira joateko eta Rubalcaba-Rajoy ika-mikaren inguruan dauden albisteak ikusteko eta jarraitzeko.


Iruzkinak uzteaz gain, facebook, twitter eta beste hainbat erraminta aurkitzen ditugu sare sozialetan albistea partekartu ahal izateko. Beraz, interaktibitasunari dagokionez aukera ugari eskaintzen dizkizu. Hipertestu-egitura ez da oso konplexua eta nahiko argi agertzen da. 

Erreportaje bereziei eskainitako atal berezi bat du "Especiales" deitzen dena. Microwegune baten forma dutela irizten diot.


Bideo-jokoak hizpide duen atal berezi bat aurkitu dezakegu ere. 



4. INTERAKTIBOTASUNA ETA PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO ERRAMINTAK


Antena 3 komunikazio-taldeak, azken joerak jarraituz, Interneti gero eta garrantzi handiagoa eman dio eta horren isla antena3.com da, non erabiltzailearen parte-hartzea sustatzen duten.
Xede horretarako web 2.0 aplikazioak erabiltzen dituzte. Adibidez, twitterren #TieneslaUltimaPalabra hashtag sortu dute telebista kateko ikusentzuleen iruzkinak jasotzeko eta aldi berean albistegietan feedbacka sortzeko. Orain arte hori pentsaezina zen, mezua unidirekzionala zelako, hau da, igorletik hartzailera zihoan eta ez zegoen bueltarik. Orain aldiz, mezua bidirekzionala da eta hartzailea erabiltzaile bihurtu dute. Are gehiago, erabiltzailea igorle izan daiteke, informazioa bidali baitezake ziber-hedabidera. Kasu honetan, Youtube, Twitter, Facebook eta Tuenti erramintak eskaintzen ditu informazioa partekatzeko.

Halaber, ziber-hedabide honetako erabiltzaileek argazkiak eta bideoak bidali ditzakete eguraldiari eskainitako atalaren bidez: http://eltiempo.antena3.com. Dirudienez komunikazio talde honek eguraldiari garrantzi handia ematen dio.

Interaktibotasunaren eta parte-hartzearen beste eredu bat "El sotano" atal berezia da. Hemen kreatibitatea areagotzen da. Erabiltzaileak online serie bat sortu dezakete eta lehiaketa batean parte hartu. Irabazleak suertatuz gero Antena 3-ek webseriea ekoiztuko luke. Oso ideia ona dela deritzot.

Gauza xumeagoak egitea ere baimentzen du ziber-hedabide honek: albistegiak inprimatzea, e-postaz informazioa bidaltzea beste erabiltzaile bati eta ikesta digitaletan parte hartzea adibidez.

Blogaren kasuan adibidez, atal berezi bat eskaintzen dio: http://blogs.antena3.com/. Hemen gai desberdineko blogak aurkitzen ditugu,  ziber-hedabideko koraboratzaileek sortutako blogak dira gehienbat.
5. ZIBER-HEDABIDEA HOBETZEKO PROPOSAMENAK

 Behin analisia egin eta gero honako hau ondorioztatu dezaket:
·antena3.com ziber-hedabide eredu oso ona da hipertestuala, multimedia eta interaktiboa delako.
·Web 2.0 aplikazioak erabiltzen ditu ziber-hedabide eta hartzailearen arteko elkarreragina bultzatzeko.
·Oso webgune konplexua da eduki ugari duelako eta horrek planifikazio eta diseinu aldetikan lan handia eskatzen du.

Nahiz eta hedabide honek Interneten erabilera ona egin duen nik zenbait aldaketa egingo nituzke ziber-hedabidea hobetzeko. Hauexek dira nire proposamenak:

1-Ziber-hedabidea eleaniztasun bilakatzea. Nola liteke Estatu mailan bere garrantzia duen ziber-hedabideak ingeleseko bertsioa ez izatea aintzat hartzen badugu Interneten bidez mundu osora zabaltzen garela? eitb.com niretzat adibiderik onena izango litzateke. Nik eredu gisa jarriko nuke.

2-Eduki gehiegi direla irizten diot. Adibidez, hainbeste blog egon beharrean nik gutxiago jarriko nituzke baina landuagoak eta gaurkotuak. "Notas de redacción"en kasuan hilean behin-edo idazten dute eta horrek gutxirako balio du.

3-antena3.com Antena 3 katearen web ofiziala da. Internet telebistarekin alderatuz berehalakotasuna eskaintzen du eta ziber-hedabide honek ez du alde horretatik onurarik ateratzen. Nik azken orduko albisteak gailenduko nituzke eta horretarako diseinu aldetik beste edukietatik desberdinduko nituzke.

4-Halaber, kazetarien izenak jarriko nituzke testuak sinatzerako orduan, marka gailentzea ondo dago baina pertsonalizatzea ere ondo legoke. Horrela informazioarekiko gertutasuna azpimarratzen duzu.


http://dl.dropbox.com/u/46280499/Ziber-hedabide%20analisia.pdf


jueves, 27 de octubre de 2011

Goiena Komunikazio Taldea konbergentzia mediatikoaren eredu ezin hobea

Idoia Gaton


Iban Aranzabal


Hedabideak eta konbergentzia mintegian, besteak beste, Iban Aranzabalek parte hartu zuen. Goiena Komunikazio Taldeko arduradunak garbi utzi zuen nola eman behar zen konbergentzia hedabideetan. Izan ere, beraiek martxan jarritako plan estrategikoak zuzen-zuzenean konbergentziaren 4 mugarrietan eragina izan du. Ainara Larrondok "EITB aro digitalean" liburuan aipatzen duen moduan, ikertzaileek lau konbergentzia-dimentsio nagusi zehaztu dituzte; teknologiak, enpresa, profesionalak eta edukiak. 4 eremu hauek aintzat hartuta, Iban Aranzabalek primeran azaldu zuen nola Goienak konbergentzia multimediarako ezinbesteko mugarri hauek landu zituen.


Jordi Lucea Iñigo Herce, Antonio Manfredi
Lehenik eta behin, argi utzi zuen, nahiz eta Goeina Komunikazio Taldeak 4 hedabide dituen, irrati, telebista, prentsa eta Internet, marka bateratua dela. EITBren kasuarekin alderatuz, adibidez, telebista ez da Internetengandik gailentzen, eta konbergentziarako bidean EITB bezalako komunikazio-talde batean izarrak egotea oztopo bat bihurtzen da. Mezu hori helarazi zigun Iñigo Herce, eitb.com-en arduradunak.

Era berean, enpresari dagokionez, langile guztiak leku bakarra partekatzen dute. Marka bezala, erredakzioa ere bateratua da. Are gehiago, estilo liburua bakarra ere bada.

Bigarrenik, erredakzioan erreparatzen badugu, hau da, profesionaletan, Iban Aranzabalek esan zuen, Goiena Komunikazio Taldean parte hartzen duten kazetariak hainbat plataformatan trabarik gabe lan egiten duten profesionalak direla, kazetari multimediak deritzonak. Beraz, argi dago, konbergentziak profesionalen profilaren aldaketa dakarrela. Kazetarien balioaniztasuna azpimarratzen da gehienbat eta monomedia-profiletik bimedia-profilera pasatzen da. 

Baina komunikazio talde guztiek ez daukate iritzi berbera gai honi buruz eta enpresa publiko eta pribatuaren arteko diferentzia ikusi ahal izan genuen mintegian.

Hedabideak eta konbergentzia mintegiko partaideak
Alde batetik, Iban Aranzabalek, Goiena Komunikazio Taldeko langileen gaztetasuna gailendu zuen. Komunikazio-talde honetarako ezinbesteko baldintza izan behar zuen konbergentzia multimedia lortzeko gazteek teknologiarako trebezia baitute. Enpresa publikoen arduradunak berriz, ez zuten horrelako adierazpenik egin beraien kontra doalako, batik bat. Denok baitakigu, enpresa publikoen batezbesteko adina ez dela txikia. Hala eta guztiz ere, bai RTVA, bai 324cat, bai EITB-ko arduradunek argi zuten etorkizuna gazteena zela. Iñigo Hercek esan zuen moduan "hoy el padre pregunta al hijo".

Beharbada eztabaida gehien sortzen duen puntua kazetarien betekizunari dagokiona da. Komunikazio-talde publikoek pentsatzen dute hedabide bakoitzak bere erritmoa duela eta beraz, jantzi propioa izan behar duela bai euskarriari begiratuz bai kazetarie erreparatuz ere. Iñigo Herceren "no creemos en el hombre orquesta, esto es imposible" iruzkina aproposa da beraien iritzia zein den ikusteko. Lankidetzan sinesten dute, ez ordea kazetari batek plataforma desberdinentzako lan egitea.

Horrela, konbergentzirako bidean, enpresa publikoek beste oztopo bat aurkitzen dute, kazetarien betekizuna zein izan behar duen mugatzerako orduan. 

Non ez den arazorik ematen, teknologiaren esparruan da. Hedabide guztiak dakite multimedia izaera hartu behar dutela. Internetek aldaketak ekarri ditu, eta sortu diren ziberhedabideek telebistako irudia, irratiko audioa, prentsako informazio idatzia eta grafikoak mezu bakar batean bateratzen dituzte. Goiena Komunikazio Taldeko langile guztiak teknologia berrietan trebatuak dira, tresna guztiak menperatzen dituzte. 

Azkenik, konbergentzia mediatiko honetan cross-media kontzeptua agertzen da, hau da, edukiak hainbat plataformentzako ekoiztea. Eta helburu hau lortzeko Iñigo Hercek mahai bakarraren alde egiten du. Hau da, euskarrien arteko koordinazio sustatzea. Baina koordinazioa ez da bakarrik lankidetzan eutsi behar, eduki zuzendari bakarra egon beharko luke konbergentzia egokia lortzeko, Goiena Komunikazio Taldeak egin duen moduan.


Amaitzeko, hitzaldian parte hartu zuten adituen iruzkin batzuk aipatuko ditut "Hedabideak eta konbergentzia" mintegiaren inguruan egindako lana osatzeko eta era berean, irakurlearengan hausnarketa eraginarazteko.
Jordi Lucea (324cat)
Antonio Manfredi (RTVA)
Mr. Ian Small  from BBC Scotland


Ramon Salaverria
Ivan John Erdal from Norway



Antonio Manfredi: "La convergencia es necesaria y hay que afrontarla".
Jordi Lucea: "La crisis es una oportunidad".
Mr. Ian Small: "The future is difficult to predict".
Ivan John Erdal: "We have to develop the web journalism".
Ramon Salaverria: "La credibilidad no depende de la plataforma. La marca es una y la presencia múltiple".

martes, 25 de octubre de 2011

KONBERGENTZIA MEDIATIKOA

Konbergentzia mediatikoa ulertzeko, bizi dugun krisi garaian erreparatu behar dugu. Ramon Salaverriak esan zuen bezala “la cosa está muy malita”.  

Ni bat nator berak esandakoarekin. 8 urtez hedabideetan lanean egon naizenez, esan dezaket, azkeneko 2 urteak benetan gogorrak izan direla bai telebista, irrati eta prentsa idatziarentzat. Lanpostu ugari suntsitu dira denbora laburrean.
Estatu mailan krisia hasi zenean, nik, inuzente hori, pentsatu nuen, komunikabideek ez zutela inongo estutasunik pairatuko, informazioa ezinbezteko zerbait zelako gizartearentzat. Huts egin nuen guztiz. Hedabideak publizitatetik bizi dira eta enpresek dirurik ez badute iragarkietan inbertitzeko, komunikabideen diru sarrera murriztu egiten da. Baina Ramon Salaverriak botatako beste iruzkin bat hartuz, “la fiesta va por barrios”, krisiak ez dio hedabide guztiei neurri berean eragin eta Interneten eraginez sortzen ari diren hedabide digitalak horren isla dira. 

Hedabide inprimatuak beheraka doazen bitartean, digitalak goraka. Are gehiago, batzuek esaten dute, egunkaria, prentsa inprimatu moduan desagertu egingo dela. Badaude, jada, kasu batzuk, Salaverria jaunak aipatu zuen “Rocky Mountain News” ena, adibidez, non 150 urte ondoren, 2009. urtean itxi behar izan zuen. Eta “News of the world”en kasua ere hor daukagu. Jakin badakit, egunkari honen amaieraren atzean bestelako arrazoiak zeudela, baina nik hein batean krisiaren kontua ere badagoela deritzot. 


Beraz, bai krisia eta bai Internet ere, biak, konbergentzia mediatikoaren eragileak izan direla ondorioztatu dezakegu.